ELA, LAB eta CCOO Osakidetzak aurkeztutako 3.335 lanpostuko EPEaren kontra agertu dira

  • Osakidetzak, UGTk, SATSE erizain sindikatuak eta SME mediku sindikatuak adostu dute 3.335 lanpostuko EPEa ateratzea. Behin-behinekotasuna %8tik behera jaisteko beharrezko ziren 10.000 lanpostuetatik urrun egongo dela salatu du ELAk.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 26a

2016-2017 ikasturterako izango da Osakidetzak inoiz egindako enplegu publikorako eskaintzarik handiena, baina desadostasun handiak sortu ditu sindikatuen eta instituzioaren artean. “Sentitzen dugu ELA eta CCOO bezalako sindikatuek zerbitzu publikoak hobetzeko politikarik ez egitea, egiten ari diren politika Eusko Jaurlaritzaren kontrakoa izatea baizik” esan du Osakidetzak.

ELAk behin-behinekotasuna hemendik hiru urtera egungo %43tik %8ra murrizteko egonkortze prozesua eskatu dio Osakidetzari; horretarako 10.000 lanpostu egonkortzea beharrezkoa dela uste du sindikatuak.

Hala ere, lehen aldia da 2010etik behin-behinekotasuna jaisten dela, eta hori txalotu dute, borroka eta mobilizazioei esker izan dela gogoratuz; besteak beste 2015eko apirilean bi greba egun egin zituzten Osakidetzan dauden sindikatu guztiek gai hau tarteko.

LABek eta CCOOek ildo beretik kritikatu dute akordioa, negoziatzen jarraitzeko beharra azpimarratuz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Osakidetzako gatazka  |  Prekarietatea  |  ELA  |  LAB  |  Eusko Jaurlaritza

Osakidetzako gatazka kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-23 | Nahia Ibarzabal
Osakidetzako oposizioei buruzko ikerketa batzordea eskatuko du EH Bilduk

EH Bilduko 18 legebiltzarkideen sinadura duen eskaria astelehenean erregistratuko dute, Maddalen Iriarte legebiltzarkideak Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu duenez.


2018-07-18
Osakidetzak ez dio kasurik egin ikerketa independenteari errepikatu behar diren azterketetan

Oviedoko Unibertsitateak egindako ikerketan, irregulartasunak detektatu dira espezialitate batzuetan, baina Osasun Sailak beste azterketa batzuk errepikatuko ditu.


2017-01-03 | Unai Brea
Bizkaiko Osakidetzako ospitale nagusietan Larrialdi zerbitzuen "kolapsoa" salatu dute sindikatuek

Osakidetzako sindikatuek (ELA, LAB, UGT, CCOO, SATSE, SAE, ESK, USO) adierazi dute bigarren egunez “kolapso egoeran” daudela Bizkaiko erietxe publikoetako Larrialdiak. Besteak beste Gurutzeta, Basurtu, Galdakao eta Santa Marinako ospitaleetako egoera oso larritzat jo dute, “ohe kopurua ez baita nahikoa”.


2016-05-01 | Gorka Berasategi
Murrizketen sintomak osasun zerbitzuan

Ospitaleak eta osasun zentroak aterpe izango ditugu guztiok, noizbait, gure osasunak ezusteko arazoren bat sufritu, edo, denboraren poderioz, gorputzak egoki jarduteko laguntza beharko duenean. Ez da alferrikakoa, beraz, osasun publikoari buruzko kezka. Azken urteetan, lan gatazken protagonista izan da Osakidetza. Jaurlaritzak egin dituen murrizketei erantzuteko batasun sindikala bultzatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK-k, eta osasun zentroetan hainbat mobilizazio antolatu... [+]


Osakidetzako mahai sektoriala adostasunetik urrun

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak deituta, 2016ko lehen mahai sektoriala bildu da otsailaren 17an. Lehen bilerak ordea, ez du fruitu askorik eman; LAB sindikatuak “hauteskunde usaina” hartu dio zuzendaritzaren proposamenari, eta ELAk salatu du Osakidetzak “negoziatzeko borondatea azaldu duela, baina konpromiso errealik gabe”. Aspalditik datorren gatazka konpontzeko aurrerapausorik ez, beraz.  


2015-05-26 | Unai Brea
Akordioa urrun: beste mahai sektorial ustel bat Osakidetzan

Ordubete baino ez dute eman elkarrekin jesarrita Osakidetzako zuzendaritzak eta sindikatuek, astearterako deituta zegoen mahai sektorialean. Sindikatuak altxatu egin dira, ikusita zuzendaritzak ez duela asmorik aurten egingo den lan eskaintza publikoan 1.014 lanpostu baino gehiagorako deialdia egiteko.


"Osakidetzaren esku dago mobilizazio gehiago egotea edo ez"

Sindikatuek deituta, 2.000 langile inguruk manifestazioa egin dute Bilbon, "kalitatezko Osakidetza" baten alde. "Mobilizazio ziklo bat itxiko dugu gaur, eta orain Osakidetzaren esku dago gehiago egotea edo ez", adierazi du ELAko Pello Igeregik. 


2014-10-05 | Unai Brea
Osakidetza
Gatazkarako sendabiderik ez oraingoz

Ez da sekula gozoa izan, baina Osakidetzaren eta sindikatuen arteko harremana sano gaiztotu da aurten. Funtzio publiko osoak krisia hasi zenetik jasan duen murrizketei EAEko osasungintzako gatazka zehatz batzuk gehituta, herritarrok larrutik ordainduko dugun egoera sortu da. Ez dirudi, gainera, erraz aurkituko denik adostasunerako errezeta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude