argia.eus
INPRIMATU
ELA, LAB eta CCOO Osakidetzak aurkeztutako 3.335 lanpostuko EPEaren kontra agertu dira
  • Osakidetzak, UGTk, SATSE erizain sindikatuak eta SME mediku sindikatuak adostu dute 3.335 lanpostuko EPEa ateratzea. Behin-behinekotasuna %8tik behera jaisteko beharrezko ziren 10.000 lanpostuetatik urrun egongo dela salatu du ELAk.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 26a

2016-2017 ikasturterako izango da Osakidetzak inoiz egindako enplegu publikorako eskaintzarik handiena, baina desadostasun handiak sortu ditu sindikatuen eta instituzioaren artean. “Sentitzen dugu ELA eta CCOO bezalako sindikatuek zerbitzu publikoak hobetzeko politikarik ez egitea, egiten ari diren politika Eusko Jaurlaritzaren kontrakoa izatea baizik” esan du Osakidetzak.

ELAk behin-behinekotasuna hemendik hiru urtera egungo %43tik %8ra murrizteko egonkortze prozesua eskatu dio Osakidetzari; horretarako 10.000 lanpostu egonkortzea beharrezkoa dela uste du sindikatuak.

Hala ere, lehen aldia da 2010etik behin-behinekotasuna jaisten dela, eta hori txalotu dute, borroka eta mobilizazioei esker izan dela gogoratuz; besteak beste 2015eko apirilean bi greba egun egin zituzten Osakidetzan dauden sindikatu guztiek gai hau tarteko.

LABek eta CCOOek ildo beretik kritikatu dute akordioa, negoziatzen jarraitzeko beharra azpimarratuz.