Ekaitz Samaniego etxean. Besteak?

  • Ekaitz Samaniego preso dago lerro hauek idazten ari naizela, baina preso ohia izango da testua argitaratzerako. 2012ko urtarrilaren 14an ikusi nuen  azkenengoz kalean. Manifestazio jendetsu baten ostean eraman zuen Ertzaintzak, bi aste ezkutuan eman ostean. Ehunka herritarren amorru, maitasun eta ezintasun malkoen artean.


2020ko urtarrilaren 06an - 11:50
El Corte Inglesen kateatu zen Samaniego, bere espetxeratzea salaketa ekintza masibo bihurtuz. Argazkia: Hala Bedi.

Orduko bizipenak burubihotzean iltzatuta geratu zaizkigu babes eta salaketa kanpaina desobediente hartan parte hartu genuen guztioi: lagunak, militantzia kideak, gasteiztar solidarioak, Domi, Txiro eta gainontzeko senideak. Aurore Martinen aldeko ekimena igaroa zen ordurako, gerora etorriko ziren Oreretako gazteen aldekoa eta Donostia, Ondarroa, Iruñea, Loiola eta Gasteizko herri harresiak, besteak beste. Haien ahalmen askatzailea behar beste zukutu aurretik eten ziren esperientzia haiek.

Samaniego kalean da. Zortzi urtetako zigorra oso-osorik eta lekutan bete ondoren. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion zigorra eta Gorenak berretsi. Frogatzat onartuta, esaterako, izar gorridun kamiseta bat (izardun kamiseta; beraz SEGIkoa; beraz terrorista). Ekaitzek ez du izango barkamenik, ez erreparaziorik, ez aitortzarik. Hau irakurtzen denerako, ordea, maitasuna eta esker ona adierazia izango diogu askok Gasteizko kaleetan eta Gaztetxean –demokraziak eta demokratek baimenduz gero beti ere, amen–. Kalean dago Samaniego, baina 250 kide barruan utzita.

Denbora aurka doa gatazkaren ondorioen eremuan. Samaniegoren irteerak euskal preso politikoen batez besteko adin kezkagarri altua are gehiago igoko du. Jose Ramón López de Abetxuko preso gaixo ohiak Gasteizko Unibertsitateko Campusean eman zuen hitzaldian, gazte asko zegoen entzule –inkisizio politiko mediatikoak hauspotuta, esango nuke–. Zer ote dira euskal preso politikoak gatazka armatua bizi izan ez duten gazte hauentzat, zer lotura politiko edo emozional mota senti dezakete haiekin? Presoekin eta iheslariekin bestelako garai batzuen borrokak edo sinpleki bizipenak partekatzen ditugun aurreko belaunaldiok, behintzat, ez ditzagula espetxean, erbestean edo ahanzturan galtzen utzi. Ardura historiko eta kolektiboa dago hor, bakoitzak jakingo du zer neurritan eta nola interpelatzen dion. Ospatu dezagun azken egunetan Agurtzane Delgadok, Jon Urretabizkaiak, Xabier Tximenok eta Ekaitz Samaniegok berreskuratutako askatasuna; borrokatu dezagun beste guztiena. Askozaz gehiago beharko da, baina momentuz bederen, bete ditzagun Bilboko kaleak eta Baionako karrikak urtarrilaren 11n. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude