Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
EH Bilduk egindako eskaria betez hartu du hitza Martínezek legebiltzarreko Osasun Batzordean, Naizek jaso duenez. Onkologikoa, beraz, titulartasun publikoko baliabide gisa integratuko da Osakidetzan, bai organikoki zein funtzionalki; eta horri 2027an Protonterapia zentroa gehituko zaio.
EH Bildu koalizioko Rebeka Uberak adierazpen kritikoak egin ditu batzordean: "[azken urteetan] Onkologikoa suntsitzen joan da eta jada ez da zena, ez da minbiziaren esparruan erreferente gisa iragarri zen ospitalea". Onkologikoak zuen garrantzia azpimarratu du: "Zeukan balio erantsia, bere jarduera, pazienteentzako kalitatezko arreta, bere prozedurak, hori guztia deuseztatuz joan da eta Onkologikoa Osakidetzan sartu denean; zeuden jardunbide egoki guztiak suntsitu dira".
Alberto Martinezek prozesua "konplexutzat" jo du ikuspegi administratibo, juridiko eta laboraletik, baina begi onez ikusten duela dio. Ziurtatu du "garapen sanitarioaren horizontea irekiko" duela, euskal gizarte osoan "eragin positiboa" izango duela eta "Euskadi onkologiaren arloan nazioartean kokatzeko aukera" emango duela. Aldaketaren ondorioak raba, Bizkaia eta Gipuzkoatik harago kokatu ditu. "Osasun-zentroak Gipuzkoari, Bizkaiari, Arabari, Nafarroari eta baita Iparraldeari laguntza ematea du helburu", eta 2027rako "estatuko lehenengo gaixoak artatzea" aurreikusi du.
Integrazioak 297 langile berri eramango ditu Osakidetzara, osasun arlokoak zein bestelakoak eta horietatik 232 finkoak dira, Martínezek azaldu duenez. Kontratazio berri horiek "osasun zentroan indarrean dagoen hitzarmen kolektiboa errespetatuz" egingo direla esan du; hala ere, "hitzarmen kolektibotik kanpoko banakako akordioei lotutako langileak eta goi-zuzendaritzako kontratuei lotutakoak" kontratazio bermeetatik kanpo geratuko direla adierazi du.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]
Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.
GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]