Ehunka lagunek eskatu diote Nafarroako Gobernuari ausardia euskararen aldeko politikak garatzeko

  • Ehunka lagun bildu dira larunbat eguerdian Iruñean, Nafarroako Gobernuaren aurrean gobernuari ausardia eskatzeko euskararen garapen neurriekin. Kontseiluak eta gehiengo sindikalak deitu dute mobilizazioa.


2019ko urriaren 19an - 23:22
Kontseilua eta sindikatu deitzaileetako kideak pankartekin Nafarroako Gobernuaren aurrean. (Argazkia: X. Letona)

Bildutakoek hala erantzun diote irailaren amaieran Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Gobernuaren lan kontratazioak arautzen dituen foru dekretuaz emandako epaiari. Hartan ukatu egiten zuen eremu mistoan eta ez euskaldunean euskarak lan kontratazioetan balio berezirik izatea meritu gisa, dekretuak zehazten zuen gisan.

Epaiak haserre handia piztu du Nafarroako euskaltzaleen komunitatean eta gaurko mobilizazioa izan da horren adierazle bat gehiago. Kontseiluko eta sindikatu deitzaileetako kideek hiru pankarta eusten zituzten bilkuraren buruan, bakoitzean justizia, bertintasuna eta kohesioa aldarrikatuz. Euren ustez hiru osagai horiei eragiten die epaiak eta Nafarroako Gobernuaren esku dago urratsak ematea hiru horietan euskaldunak eroso senti daitezen.

ELA, LAB, ESK, Hiru, Stailas, CGT eta EHNEk sostengatu dute mobilizazioa eta haien izenean hitz egiten dute Imanol Karrera eta Imanol Pascualek, hurrenez hurren LABeko eta ELAko ordezkariak. Pascualek azpimarratu du PSNk bat egiten duela euskararen politikaren aurka Navarra Suma, UGT eta Afapnakoekin, besteak beste, eta adierazgarritzat jo du egungo Nafarroako Hezkuntza kontseilaria eragile horiek iaz euskararen aurkako manifestazioan egotea. Karrerak aipatu du euskararen borroka ere badela langileena eta biak bat etorri dira: zonifikazioa dakarren Euskararen Legearekin amaitu egin behar da".

Paul Bilbao Kontseiluko ordezkaria ere bat etorri da lehen mailakotzat jo duen lege hori aldatu beharrarekin, azkenean lege horrek epai hau gisakoak ahalbidetzen dituelako. Azaldu du Kontseiluak iragan legealdiaren amaieran jakinarazi zuela Foru Legebiltzarrean horrelakorik gerta zitekeela. Epaileek euskararekiko duten jarrera salatu ondoren, "ausardia, ausardia eta ausardia" eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bai euskaldunen eskubideak zainduko dituzten langileak kontratatzeko eta baita euskaldunon eskubideak bermatuko dituzten politikak egiteko ere.

Argazkia: X. Letona

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude