Ehunka lagun kalera atera dira Amurrion eta Gasteizen Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketak salatzeko

  • Elkarretaratze jendetsuak egin dituzte atxiloturiko bi gazteak bizi diren herrietan. "Utzi bakean Euskal Herria" lelopean jende andana bildu da atxilotuei eta haien hurbilekoei babesa eskaintzera. Ernaik nabarmendu du errepresioa gorabehera ez dagoela "euskal gazteria engaiamendu politikotik" aldentzerik. Bihar eguerdian kontzentrazioa deitu dute Amurrioko plazan.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 8an - 09:28
Gasteizko elkarretaratzearen irudia (Topatu.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jendetza bildu da ostegun arratsaldean Amurrioko plazan eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, ostegun goizean atxilotutako Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen askatasuna eskatzeko. 

Amurrioko mobilizazioaren irudiak:

Ernai gazte antolakundeak ohar baten bidez salatu duenez, "Ertzaintzaren eta Audientzia Nazionalaren arteko kolaboraziorik arbuagarrienaren ondorioz, Euskal Gazteria jo puntuan jarrri dute berriro ere". Hego Euskal Herriko gazte antolakundeak gogoratu du urteak direla euskal gazteriak "modus operandi" bera jasan behar duela, Altsasukoen auzia eta laster espetxetik aterako den Julen Ibarrolarena kasu. 

Gazteek salatu dutenez, "Euskal Herriarentzako eskaintza bakarra españolista atzerakoia da eta hori inposatzeko beharrezkoak diren bermeak jarriko ditu estatuak". Amurrion gertaturiko tiroketarekin alderatu du Ernaik:  "Gerra zikina goratu, omendu eta saritzen dute, aurrerantzean ere beharrezkoa balitz berriro egingo luketela argi uzteko. Inkontrolatuak babesten dituzte: Euskal militanteen etxeak tirokatzea doan ateratzen da, saritua ez denean".

Protesta gehiago gaur

Bi gazteak gaur eraman dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, epailearen aurrean deklaratzera. Bestalde, Ernaik mobilizazioa deitu du gaur eguerdiko 12:00etan Amurrioko plazan.

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Euskal gatazka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.