Ehun udalek Itsaso eta Deikazteluren arteko goi tentsioko linearen aurkako mozioa onartu dute

  • REE (Red Eléctrica de España) enpresak Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean eraiki nahi duen goi tentsioko linearen aurkako mozioa onartu dute Gipuzkoa eta Nafarroako ehun udalek. Linea berriak 120 kilometro luze izango lituzke, eta 400.000 voltioko indarra garraiatuko luke.


2011ko abenduaren 1ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Udaletako ordezkariak, atzoko prentsaurrekoan
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Autopista Elektrikorik Ez plataforman bildutako udalek uste dute ingurumen eta paisaia ikuspegitik proiektua "onartezina" dela. Aldiz, REE enpresak dio ATHren eta eolikoen garapenerako goi tentsioko linea hori ezinbestekoa dela.

Itsaso-Deikaztelu linea 2010ean bertan behera geratu zen Castejon-Gasteiz linearen ordezkoa litzateke. Autopista Elektrikorik Ez plataformak azaldu du 166 udalerrik pairatuko dutela linea berriaren eragina, eta horietatik 43 Europako Batasunak gomendatutako gutxieneko distantziaren barruan daudela, alegia, dorre elektrikoetatik 400 metro baino gutxiagora.

AHTrentzat beharrezkoa

Antonio Gonzalez Urquijo REE enpresako ordezkariak Diario de Noticias egunkariari duela bi aste eskainitako elkarrizketaren goiburuak argi laburbiltzen du proiektuaren sustatzaileen iritzia: "Abiadura Handiko Trena eta garapen eolikoa ez dira posible izango 400 kilovatioko linearik gabe".

- Itsaso-Deikaztelu linea elektrikoaren inpaktuen analisi laburtua PDFn (Sustrai Erakuntza Fundazioa). Gabiriarrak blogetik hartu dugu PDFa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goi tentsioko linea
2015eko abenduaren 29
Autobide elektrikoa
Sistemaren goi tentsioko zainak

Eguneraketa berriak daude