Nafarroa eta Gipuzkoa artean 431 elektrizitate dorre eraikitzearen aurka agertu dira ia 200 elkarte

  • Nafarroa eta Gipuzkoa artean, Barasoain eta Gabiria lotuko dituzten 80 metroko 431 elektrizitate dorre eraiki nahi dituzte REE Espainiako Elektrizitate Sareak eta Forestaliak. Autopista Elektrikorik Ez plataformak batzarra egin du Etxarri Aranatzen; bertan, proiektuaren aurkako Lurkide hitzarmena sinatu dute inguruko herrietako 192 elkartek. Maiatzaren 29rako elkarretaratzeak deitu dituzte.

Maiatzaren 29rako mobilizazioak deitu ditu Autopista Elektrikorik Ez plataformak / Artxiboko irudia: Ekologistak Martxan

2022ko maiatzaren 16an - 08:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lurkide hitzarmenaren sinatzaileek salatu dutenez, dorrek ez diete herritarren beharrei erantzuten, "funts putreen interes espekulatiboei" baizik. Gaineratu dute "mehatxu larriak" direla ingurumenarentzat eta faunarentzat. Proiektua "asumitu ezin den bugugabekeria" dela diote, "hamar urteko borrokari esker" Itxaso-Castejon linea bi bider geratzea lortu ostean, orain batu zazikiolako Forestalia enpresaren Kyoko eta UME izeneko proiektuak.

192 elkarteek konpromisoa agertu dute lurraren defentsan beharrezko ekimenak bultzatzeko. Hala, maiatzaren 29an, taldetan banaturik, dorreak eraiki nahi dituzten lekuetan elkarretaratzeak egingo dituzte, eguerdi partean Etxarri Aranatzen biltzeko. Ekitaldi nagusia bukatuta herri bazkaria egingo da.

 


Goi tentsioko linea kanalean gehiago
2015eko abenduaren 29
Autobide elektrikoa
Sistemaren goi tentsioko zainak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...