Goi tentsioko linearen aurka bozkatu dute galdeketan parte hartu duten herritar ia guztiek

  • Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu lotuko dituen goi tentsioko linearen inguruko galdeketa egin dute asteburuan Gipuzkoa eta Nafarroako 39 herritan. Orotara 5.156 lagun zeuden bozkatzera deituta, eta %63ak hartu du parte. Horietatik %99,32 proiektuaren aurka azaldu da.


2013ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Goi tentsioko linearen aurkako elkarretaratzea (Argazkia: Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

3.248 lagunek eman dute botoa: 3.228 proiektuaren aurka azaldu dira; aldeko 5 boto izan dira, 6 zuri eta 9 baliogabe.

Gipuzkoari dagokionez, Gabiria, Mutiloa eta Zeraingo herritarrak zeuden botoa ematera deituta. Galdeketan parte hartu duten guztiek –575 lagunek– aurkako botoa eman dute.

Galdeketaren antolatzaile Autopista Elektrikorik Ez plataformak prentsaurrekoa eskainiko du gaur, emaitzen balorazioa egiteko.

Goierriko goi tentsioko lineari buruzko dokumentala

Proiektuaren aurkako plataformak dokumentala egin du, azpiegiturak Goierrin sortuko dituen eraginen inguruko informazioa zabaltzeko. Gattiken produkzio-etxeak ekoitzi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goi tentsioko linea
2015eko abenduaren 29
Autobide elektrikoa
Sistemaren goi tentsioko zainak

Eguneraketa berriak daude