EHNEren manifestazioa, Nafarroako makroegituren aurka

  • Mobilizazioa deitu du Nafarroako EHNEk abenduaren 21ean. Nafarroako Gobernuaren murrizketak eta egitura handietan dirua “xahutzea” kritikatuko dute.


2013ko abenduaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Nafarroako ubidean inbertitutako diru kopurua kritikatu du EHNEk. (Arg: activacons.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Porrota”. Hala klasifikatu dute EHNEKo kideek 2014ko Nafarroako Exekutiboaren aurrekontua. Diotenez, nekazaritza arloari bideratutako diru-partida “murritza” da.

Gainera, sektoreari esleitutako parte handi bat Nafarroako ubideari zuzendu diote, osotara, 33.333.997 euro. Hau da, kopuruaren %31.

Proiektua ez dute begi onez ikusten elkarteko kideek. Horrela azaldu dute prentsa-ohar baten bidez: “Ubideak ez ditu aurreikuspenak bete: ez du lanposturik sortu, ez ditu gazteak nekazal mundura erakarri, ekoizpena ez da esandako zifretara hurbildu ere egiten eta ureztagarri bihurtu duten lurrazalaren %40 ez da ureztatzen”.

Egitasmoa “estrategia suizida” dela diote, eta gainerako nekazal ekimenen kontra egiten duela. Haien aburuz, laguntza mordoa galdu dute politikariek dirua ubideari bideratzen diotelako. Horregatik, “berehala” bertan behera uzteko eskatu dute.

Abenduaren 21ean, larunbatarekin, 12:00etan abiatuko da protesta, Iruñeko Autobus geltoki zaharretik.

Nafarroako EHNEk plazaratutako prentsa oharra (pdf).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHNE
2021eko abenduaren 30
Esnearen sektorea
"Ezin dugu jarraitu kostuen azpitik ekoizten"

Eguneraketa berriak daude