EHNEk abeltzaintzako ustiategien tamaina mugatzen duen dekretua defendatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

  • Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak abeltzaintzako ustiategien tamainari muga jartzea baliogabetzen duen epaia eman berri du. Epai horren ondoren, EHNEk Nafarroako Gobernuari eskatu dio dekretu hori defenda dezala, baliogabetzea galaraz dezala eta dagokion instantziei alega diezaiela, deuseztapena ez gauzatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 26an - 11:25

"Valle de Odieta kooperatiba, Caparrosoko esnetarako behi aziendaren makro-baserriaren jabea, izan da foru dekretuak ezartzen zituen mugen aurka helegitea jarri duena; izan ere, etorkizuneko planak 3.500 behi gutxienez jezten dituen eta Nafarroako esne guztiaren %20 baino gehiago ekoizten duen makro-baserria are handiagoa bihurtzea da", adierazi du sindikatuak.

"Baliabide produktiboen, lurren, larreen eta ganaduaren kontzentrazioari mugak jarri behar zaizkio", esan du Ehnek. "Familia-ustiategien defentsa baliabideen banaketaren defentsatik pasatzen da, eta Nafarroan ditugun 160 etxalde horietako batek guztiaren % 20 ekoizten badu, eta gainera, handitu nahi badu, Caparroson fabrikatuko duten esnea beste pertsona batzuek ekoizteari utziko diote, familia-ustiategien galerak eta baliabideen eta merkatuen pilaketa etengabe bultzatuz", azpimarratu du.

Hori dela eta, sindikatuak nabarmendu duenez, "lehen sektoreak merkatu librearen logikaren gainetik dauden mekanismo politikoak behar ditu, ustiapen bakoitzeko mugak ezartzeko, askatasun ekonomikoari eta baliabideen metaketari ateak jarriz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
2024-05-24 | Estitxu Eizagirre
Hernani, Arano eta Elduain arteko mugetan bost haize errota jarri nahi dituen proiektuaren atzean Endesa dago

Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-24 | Gedar
2.000 sinadura bildu dituzte Pasaian Escalerillaseko bizilagunentzat bizitoki-alternatiba baten alde

Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak etxetik bota nahi dituzte hamabi familia. Ekainaren 1ean Trintxerpen mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude