Aroztegia, obrak hastea eragozten ari den herri borrokarekin bat egiten dugu


2021eko apirilaren 16an - 11:05

EHNE-Nafarroa, Baztango Lekaroz herriko lurretan egin nahi den hirigintza-proiektu espekulaitzailearen aurka agertu da. Bertan, gaur egun 340 biztanle inguru bizi diren herri batean, luxuzko hotel bat, golf zelai bat eta 228 etxebizitza berri eraiki nahian dabiltza. Era berean, gure sindikatuak, orain dela gutxi epaitegiak hartutako erabakiaren ondorioz legez kanpokoak diren obrak hastea eragozteko, Baztango herritarrak egiten ari diren borrokarekin bat egiten du.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak 2019ko uztailaren 23an, esleipen prozedurarekin jarraitzea ezinezkotzat jo zuela, gogoratu behar da. Erabaki hau, proiektuaren sustatzaileek behin eta berriz urratu dute, eta gainera, arrokeriaz aurrera jarraitzeko erabakia hartu dute. Gero gerokoak etorriko direlakoan, lanei hasiera ematen tematu dira, beraz Foru Gobernuak, lan hauek berehala geldiarazi beharko lituzke. Are gehiago kontuan hartuta Vianako Printzea erakundearen menpeko Nafarroako Ondasun Departamentuak, hotelaren proiektuaren aurkako txostena egin zuela, araudia betetzen ez zuelako. Hau gutxi balitz, Baztango Udalak, Lekarozko herriak eskatuta, ermitaren jabetzari buruzko eskari bat irabazi die ekimen espekulatibo honen sustatzaileei.

Etxebizitza zein jolas leku horiek eraikitzeak, eskualdeko sektore garrantzitsuenetako bat den nekazaritzarako lursailen galera handia dakar. Bide honetatik, erosteko ahalmen handia duten herritarren gozamenerako, Baztan, hirigintza espekulaziorako eremu bihurtuko dute.

EHNE-Nafarroak, landa-garapen orekatu batekiko, ingurunearekiko, kulturarekiko, zein hizkuntzarekiko eta azken fiñean izate jakin batekiko errespetuaren guztiz kontrakotzat jotzen dituen, era horretako esku-hartzeak salatu nahi ditu. Ez da kontuan hartu, ez auzotarren borondatea, herri-bozketa baten bidez proiektu honen aurkako jarrera irmoa adierazi baitzuten, ezta toki-erakundeena ere, hartutako erabakiak ez baitira entzun, eta guztiei muzin egiñez, Udalaz Gaindiko Eragina duen Plan Sektorial bat inposatu da. Beraz, plan hau baliogabetu eta obra geldi dezaten eskatzen dugu.

Bistakoa da hau ez dela eskualdearen eta Nafarroaren onura kolektiborako bultzaturiko ekimen bat, baizik eta azkar aberastu nahi duten pertsona gutxi batzuen interes espekulatiboei soilik erantzuten dien ekimena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude