JARRAIPENA | 'Langileok erraustegia gelditu' jardunaldiak Donostian

Zuzeneko jarraipena
  • Donostian gaur, martxoak 20, burutzen ari diren “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” jardunaldia –EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, langileen sindikatu nagusiek eta zenbait gizarte mugimenduk elkarlanean antolatua– goizeko 09:30etan ireki da Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoak bideo konferentziaz eskainitako hitzaldi honekin: “Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa”.


2018ko martxoaren 20an - 11:05
Gakoak
Ilunabarreko giza-katea Gipuzkoako Foru Aldundiraino iritsitakoan burutu dute azken ekitaldia. (Argazkia: ELA)
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Diputazio aurrean amaiera eman dio jardunaldiari

 

Eguneko bigarren giza katea heldu da Gipuzkoako Foru Aldundiraino

 

Azken ekitaldia: giza katea San Telmotik badoa Foru Aldundi aldera

Usurbilgo Noaua (beti bezala) lekuan bertatik eskaintzen berririk freskoenak, irudi eta guzti:

 

Piotr Barczaken mezua: Gipuzkoa gaikako bilketaren eta mobilizazioaren eredutzat aipatzen jarraitu nahi du

Twitterrez zabaldu die azken mezua gipuzkoarrek goizean bideo-konferentziaz mintzatu den Piotr Barzackek. Goizean esan baitu –eta CCOO sindikatuak bildu txio batean– Gipuzkoa erreferente bat dela, Barzackek osatu du mezua honela: "Hala desio dut! Nahi dut jarrai dezan eredugarri ziaten gaikako bilketa onari eta mobilizazioari dagokionez. Gipuzkoak hautatzen badu erraustegi bat eraikitzea, orduan eredu txar bat bihurtuko da".

 

 

Hasi da San Telmon Intxaurrandieta eta Meltxorren "Angula ustelak" hitzaldia

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian amaitu da erraustegiaren aurkako giza katea

 

Giza katea osatu dute erraustegiaren kontra

 

 

 

12:30etarako iragarrita dago giza-katea Donostiako Bulebarretik Foru Aldundira

Sindikatuetako ordezkariek beren mahai ingurua amaitutakoan, bulebar aldera abiatuko dira giza katean parte hartzera.

 

Sindikatuek amaitutzat eman dute goizeko saioa.

Mila eskerrez pagatuko ditugu jardunaldian esandakoak lekuan bertatik kontatu dituzten parte hartzaileei.

 

Errausketaren Aurkako Mugimenduak gatazkaren muina biltzen duen agiria banatu die sindikalistei

Gipuzkoan errausketaren eta hondakinen inguruko gatazka ekonomiko, politiko eta soziala laburbiltzen duen idatzi bat prestatu du jardunaldi honetarako Errausketaren Aurkako Mugimenduak –Errustegirik ez. Badaukagu alternatiba hobea– jardunaldira hurbildu diren sindikalista eta ekintzaileei banatu diena.

 

Ainhara Plazaola: Akaso ezingo dugu #erraustegiagelditu, baina geure esku dago erraustegia martxan ez jartzea

 

 

Ainhara Plazaola: "7.900 lanpostu sortuko lirateke hondakinen kudeaketa iraunkorrarekin"

 

Gaikako bilketak eta kudeaketa onak enplegua sortzen dute

 

Hondakinen kudeaketa ereduak: enplegu txukun eta duin pagatuak, versus lanpostu urri, toxiko eta prekarioak

 

Erraustegia eta osasuna, mahai inguruan: sindikalistek amiantoarena oroitarazi dute

 

 

 

Sindikatuen arteko mahai ingurua hasi da, Iñaki Petxarromanek moderatua

 

GuraSOSeko Joseba Belaustegik Hitzartu asmoa aurkeztu du jardunaldian

 

Piotr Barczak bideo konferentziaz mintzatu zaie parte hartzaileei

 

 

350 ordezkari sindikal eta hainbat ekintzaile sozialen parte hartzearekin hasi da jardunaldia

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude