Nafarroako nekazariek prezioen politika salatu dute Iruñean

  • "Prezioen politika eta nekazari eta abeltzainak jasaten ari diren kostuen igoera izugarria salatzeko", manifestazioa egin dute Nafarroako nekazariek hilaren 3an Iruñean, EHNE-Nafarroa, UAGN eta UCAN elkarteek deituta.


2022ko martxoaren 7an - 10:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2.000 pertsona eta 210 ibilgailuk osatu dute traktorADA, antolatzaileen arabera.

Landa Garapeneko Departamentuaren eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arteko bidea egin dute. Bertan, Espainiako Nekazaritza Ministerioari helarazteko aldarrikapenen zerrenda aurkeztu dute. Besteak beste, "Elikagaien Kateari buruzko Legearen aplikazioak lehen sektoreko produktu guztien kostu eraginkorrak eta elikatze-kate hori kontrolatzeko ekonomia eta giza baliabideak modu ofizialean zehaztuko dituen erakunde bat ezartzea" eskatu dute.

Baita abeltzaintza eta nekazaritza "familiarra" bultzatzea ere, "ekoizpen eredua edozein dela ere, ingurumenari, kalitateari, iraunkortasunari eta animalien ongizateari buruzko araudi zorrotzak, merezi duten protagonismoa duten zirkuitu laburrekin, lurraldeari egokituak eta kontsumitzaileei balio erantsia emanez". Horrekin batera, ehiza-fauna "ehiza jasangarriaren bidez kontrolatzea" eta izurriteen aurkako plan bat ezartzea eskatu dute, "nekazariek eta abeltzainek beren jarduerarekin jarraitu ahal dezaten".


Nekazariak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.