Bere izenean kontu korronte bat ireki zutela salatu zuen EH Bilduko aholkulariak, jakin gabe Larrion izan zela

  • EH Bilduko Gasteizko Udaleko bozeramailearengana heldu zen Ertzaintza bere kide batek jarritako salaketa baten haria ikertuz. Beste pertsona honek salatu zuen nortasun agiria galdu zitzaiola aste batzuk atzera eta bere izenean kontu korronte bat ireki zuela norbaitek. Eusko Jaurlaritzak baieztatu egin du Larrion ikertzen ari direla, baina segurtasun sailak esan arren ez dutela xehetasunik emango, El Correo egunkaria egunero informazio berria ateratzen ari da Ertzaintzaren iturriak baliatuz.

Miren Larrion, artxiboko argazki batean. (EH Bildu)

2021eko otsailaren 24an - 16:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EH Bilduko Arabako Batzar Nagusietako komunikazio arduradunetako bat konturatu zen bere izenean kontu korronte bat ireki zuela norbaitek eta bertan diru kantitate txikiak sartzen ari zirela, beti eskudirutan. Pertsona hori Miren Larrion zela aitortu du Gasteizko EH Bilduko bozeramaileak berak. Ertzaintzaren ikerketa bat heldu zen harengana eta bere karrera politikoarekin amaitu du aferak, ElDiario-n Iker Riojari irakur diezaiokegunez.

Lankidearen txartela erabiliz kontu korronte bat sortu eta “diru kopuru txiki bat” sartu zuela onartu du Miren Larrionek berak, “noizbait behar izango banu erabiltzeko”. “Akatsa izan da. Momentu pertsonal zail batean, hasieratik okerra izan den soluzioa bilatu dut”, adierazi du EH Bilduko Gasteizko Udaleko bozeramaileak. Halere, sare sozialetan batetik, maila politikoan bestetik, azalpenak ez direla nahikoak adierazi du askok, besteren artean, EH Bilduri egurra emateko baliatzen ari diren Andoni Ortuzar edo Idoia Mendiak.

Segurtasun sailak publiko egindako oharrean aitortu zuen ikertzen ari zela Larrion, baina adierazi zuen ez zuela xehetasunik emango ikerketa sekretupean dagoelako. Bien bitatean, El Correo egunkaria egunez egun ari da informazio berria argitaratzen Ertzaintzako barne-iturriak baliatuz, Larrionek ustez Ertzaintzaren aurrean egindako deklarazioaren edukia barne.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!