EH Bilduk euskal nazioa aldarrikatu du Bilboko martxa jendetsuan

  • EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik adierazi du bigarren legegintzaldi honetan bermatuko dituztela “independentziaren, euskararen, nortasunaren eta gizarte eredu justu eta parekide baten aldeko balioak”.


2023ko azaroaren 20an - 10:45
Azken eguneraketa: 17:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

30.000 pertsona inguruk hartu dituzte Bilboko kaleak EH Bilduk larunbatean egindako martxan. Nazioa gara lelopean, bertaratutakoek lepo bete dute Bilboko Autonomia Kalea, eta amaieran Txoriak txori kantatu dute “euskal nazioa aldarrikatzeko”.

EH Bilduren koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik hitza hartu du manifestazio ostean, eta bere esanetan alderdia da “Euskal Herri osorako proiektu bat antolatzen eta defendatzen duen indar politikoa”. Otegik aurreratu du bigarren legegintzaldi hau “eztabaida plurinazionalak” eta “herrien aitortzak” baldintzatuko dutela: “Hori da orain egin beharreko eztabaida, EH Bilduk mahai gainean jarriko duena”. Halaber, gaineratu du alderdia osatzen ari den “ezkerreko alternatibari” esker iritsi direla alor munizipalean “lehen indar politikoa” izatera.

EH Bilduko legebiltzarkide Oihana Etxebarrietak prentsari eginiko adierazpenetan nabarmendu du martxaren emaitzarekin “oso pozik eta harro” daudela: “EH Bildu eta bere komunitateak adierazi zuen egungo testuinguruak eskatzen duen tokian egoten dakiela, eta bereziki zabaldu berri den auzi territorialari erantzuteko garaian gihar indartsu bat garela erakusteko gai izan ginen”.

Palestina gogoan

Otegik hitzaldian Palestinaren egoera salatu du "Palestina askatu!" oihuen artean: "Ez dago milaka ume hiltzea zilegi bihurtzen duen inongo defentsa eskubiderik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!