Maiatzaren 28an Azkoitian "bilera irekia" egin zen Azkarateko hondakin plantaz eta eraikinen eta eraispen hondakinen gaiaz hitz egiteko. Bilera horren ostean Azkoitiko EAJk zera adierazi du: "Ezezkoa ematen diogu Azkarateko plantari". EH Bilduk "hitzetatik ekintzetara pasatzeko" eskatu dio. Azkoitia Bai taldeak ere zera adierazi du: "Arau Subsidiarioetatik horrelako plantak egitea ahalbidetzen duten puntuak ezabatzea eskatuko diogu udaletxeari". Ekainaren 1ean jakinarazi du Udalak Lurraldea Batzordea deituko duela, "alderdi guztiei ofizialki jakinarazteko Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen plantak atzera botatzeko Hirigintza Arauetan egin beharreko aldaketari hasiera emango zaiola".
Azkoitiko Udalak ekainaren 4an bilduko du Lurraldea Batzordea eta bigarrenez elkartuko dira astebetera, ekainaren 11n, erresoluzioa onartzeko. Horren ostean "Azkarateko eta Ipintzako plantak ez ahalbidetzeko dagokion tramitazioari ekingo zaio", Udalak jakinarazi duenez.
Maiatzaren 28an Azkoitiko Elkargunean elkartu ziren Iobeko teknikariak, Baskegur, Larke 360 SL (hondakindegia egin nahi duen enpresa), Lagunak eskabazio enpresa (herrian beste hondakin planta bat egin nahi duen enpresa), alderdi politikoetako ordezkariak, arau subsidiarioak idatzi dituen lantaldeko kidea, Urola Bizirik Natur Taldea, Azkarate Garbi auzotarren eta herritarren plataformak eta Gurasos.
Azkoitiko eraikuntza inguruko gremioek bi gutun atera zituzten (hemen lehenengoa), eta bigarren gutunak agerian utzi zuen bilera irekira gremioren bat joaten bazen, bere izenean hitz egingo zuela, ez dutela talde bat osatzen. Azkenean bilera irekian ez zuten gremioetako kideek parte hartu. Badirudi Udalari Azkarateko hondakin plantaren beharra argudiatu ahal izatea zaildu diola gremioen izena erabili ezin izateak.
Bilera osorik ikusentzungai dago bideo honetan.
Iobeko teknikariek emandako datuen arabera, EAEn eraikin eta eraispen hondakinen (EEH) 60 planta daude gaur egun eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak martxoaren 4an argitaratu zuen aginduan dioenez, gaur egun tratamendu-instalazio finkoetan nahikoa gaitasun dago EAEn sortzen diren EEH guztiak balorizatzeko. EH Bilduk nabarmendu duenez, "beraz, ez dago Azkoitian horrelako planta baten beharrik, ez Azkaraten eta ez Ipintzan. Egin behar dena da 60 planta horiek identifikatu eta ahalik eta era eraginkorrenean funtzionatzea ahalbidetzea, beharrezko kontrolak ezarriz". Bere proposamena Azkarateko planta "Arau Subsidiarioen aldaketatik ateratzea eta Azkoitiko Hiri antolaketako Plan Orokorra egitea da". Herriko Arau Subsidiarioak zaharkituta daudela dio, "lur industrialaren %80 agortuta baitago".
Azkoitia Bai taldeak Maxixatzen hedabidean kaleratu du bilera irekiaz ondorengo bere jarrera. Berak ere dio "datuen arabera inguruan balorizazio nahikoa planta dagoela kontutan hartuta, gure taldeak Arau Subsidiarioetatik horrelako plantak egitea ahalbidetzen duten puntuak ezabatzea eskatuko dugu udaletxean". Baina gehitu du "obra handia denean, legeak balorizazio planta batera eraman aurretik, higiene eta segurtasun neurriak bermatzen dituen bilketa parke bat eraikitzea ahalbidetzen du, hori bai, lanorduz kanpo estali daitekeen edukiontziz osatua. Gaur egun, gremioen hitzak erabiliz, legez kanpoko isurketa asko egiten dutela garbi azaldu digute. Gure herriko bilketa parkea Izarre Jandalon dagoela dirudi, baina ez du inondik inora legeak eskatzen duena bermatzen. Hori bai, gure taldeak birziklatzea sustatu nahirik eta isurketa klandestinoak ekiditeko, tarteko biltegi txiki baten eraikuntza aztertzeko prest egongo litzateke. Kamioi bat osatu orduko, planta horietara bideratu eta bakoitzak eraman dituen kiloen arabera ordainduz. Gremioak eta udaletxeak, elkarlanean, benetako beharretara egokitutako biltegi hori diseinatuz. Bete beharreko legedia betez eta beste alderdien, plataformen eta ekologisten oniritzia dagoenean Arau Subsidiario berriak idatzi beharko genituzke".
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
Bi urtean 5.000 tona lixibiatu baino gehiago prozesatu ditu Ecofert Sansoain enpresak
Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]
Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]
Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]
4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.
Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.
Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.
Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]