Egyptair konpainiako hegazkina bahitu duen gizona atxilotu du Zipreko poliziak

  • Zipreko Larnaca aireportuan hegazkin bat lau ordutik gora bahituta eduki ondoren, bahitzailea eskuak altxata atera da hegazkinetik eta poliziak atxilotu egin du.


2016ko martxoaren 29an - 11:50
Bidaiari gehienak askatu dituzten unea. Argazkia: Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egyptair konpainiako hegazkinak Alexandria eta Kairoren arteko bidaia egin behar zuen. Pilotuak Zipreko Larnacako aireportuan lur hartzeko baimena eskatu du bidaiari batek gerriko-bonba bat zeramala jakinarazi ondoren. Oraindik ez dute ziurtatu lehergailua benetakoa den.

Nicos Anastasiades Zipreko presidenteak adierazi duenez, bahitzailearen helburua bere bikote ohiarekin hitz egitea zen. Hain zuzen, bikote ohia aireportura iritsi da negoziazioetan parte hartzeko.

Goizean zehar aske utzi dituzte bidaiari gehienak. Bahituta mantendu ditu zazpi pertsona, Egiptoko iturri ofizialen arabera: kapitaina, kopilotua, tripulazioko kide bat, segurtasun ofiziala eta hiru bidaiari.

Airbus A320 motakoa da bahitutako hegazkina, eta 55 pertsona zeramatzan, aipatu iturrien arabera. Tripulazioko kideez gain, 30 egiptoar, zortzi estatubatuar, lau britainiar, bi belgikar,  lau herbeheretar, eta italiar bat zeuden, The Guardian egunkariaren arabera.

Egiptoko eta Zipreko agintarien esanetan, bahitzailearen izena Seif al Din Mustafa da. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
2025eko ekainaren 17
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Eguneraketa berriak daude