Eguzkiak etxebizitza erre du

  • Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


2024ko ekainaren 29an - 08:06
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eguraldiak pista gutxi eman dizkigun arren, udara iritsi da. Agian sumatuko zenuen zure auzoko kaleetan barrena. Batez ere Euskal Herriko kostaldeko herri bateko bizilaguna bazara. Eta ez, ez naiz ari festa giroaz edo jendearen umore hobeaz. Urtetik urtera ageriagoa den beste faktore batez ari naiz. Konturatuko zinen turistak herrira iristen ari direla edo agian, hilabete guztietan ikusten dituzunez, ez duzu aldaketarik igarri. Edozein kasutan, hor daude berriz ere, neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu turistiko eta hotelak betetzen. Eta zu gurasoen etxean, etsita, hotel konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.

Etxetik atera zara eta eskaileretan behera zindoazela maletak eskuetan zituen familia batekin egin duzu topo. Urteak dira lehenengo pisuan bizi zen bizilaguna hil zela eta seme-alabak etxea Airbnb-n iragartzen hasi dira. “Apartamento moderno y luminoso. Barato para la zona”, diote Interneten. Eta 30 urtetan erreformatu ez den etxe horretan modernoena ipurdidun telebista izango da. Argitsua, agian, lanparak piztean, eta merkea... hori oso subjektiboa dela esango dizute. “Es el mercado, amigos”, Rodrigo Rato bankariak esaten zuen bezala. Hala ere, ez izan jabeekin gogorrak, Interneten dena pixka bat apaindu behar baita. Eta gogorrak bazarete ere, ez dira gehiegi kezkatuko. Uda guztia beteta. Portalera jaitsi eta hor ikusi duzu: VT kartela, 'vivienda turística', alegia.

Taberna ostatu bihurtu da. Gau eta egun kafe eta kañak zerbitzatzetik, oheak jarri eta ia autozerbitzu bat eskaintzera. Ez da negozio makala

Herritik paseatzen ari zarela, orain dela hilabete batzuk itxi zuten tabernan mugimendua dagoela ikusi duzu. Gerturatu eta irekita zegoen leiho batetik burua sartzeko tentazioa izan duzu: gazte kuadrilla bat literen artean motxilak prestatzen. Taberna ostatu bihurtu da. Gau eta egun kafe eta kañak zerbitzatzetik, oheak jarri eta ia autozerbitzu bat eskaintzera. Ez da negozio makala. Kalean aurrera jarraitu, eta antzeko kasu bat antzeman duzu liburu denda zen horretan. Ate alboan teklatu bat du kode bitartez sartzeko. Horrek agian ez du langilerik ere izango.

Dagoeneko kontziente zara herriaren etorkizuna ekonomia turistikoaren esku dagoela. Ixten den edozein denda edo taberna hotel edo ostatu bihurtzen dela eta denak betetzen direla. Hori gutxi balitz bezala, geroz eta atari gehiagok dute VT plaka. Hasieran alde zaharretan edo herriko kale nagusietan. Orain auzotara zabaldu den plaga bat da. Eta bizilagunak ez daude pozik, baina zer egin dezakete? Gauza gutxi. Hutsik geratzen den etxebizitza bakoitza, errentagarritasun handiena lortzearen lasterketan sartzen da. Zertarako eskaini denbora luzeko eta prezio zentzuduneko alokairu bat udan kontu korrontea bete badezakete?

Hutsik geratzen den etxebizitza bakoitza, errentagarritasun handiena lortzearen lasterketan sartzen da. Zertarako eskaini denbora luzeko eta prezio zentzuduneko alokairu bat udan kontu korrontea bete badezakete?

Hori nahikoa ez dela, eta eraikitzen ari diren auzo berritik pasa zara. Aurreko urtean 300.000 euroko etxebizitza babestuen zozketan izena eman zenuen baina ez duzu zorterik izan. Zorte gutxi eta merkatu askeko 600.000 euroko pisu bat erosteko dirua oraindik eta gutxiago. Hala ere, etxeen alboan eremu huts handi bat dago. Hor eraikiko al dute zure etorkizuneko etxea? Ez. Hor sei solairuko hotel bat joango da, eta atikoan igerileku bat jarriko dute gauaren prezioa 300 eurotara iristeko. Zure herrian bizitza-proiektu bat egiteko aukerak itxaron beharko du. Agian, bizitza guztia egongo zara itxaroten.

Ibilbide luze honetan herriko plazara iritsi zara. Eta hor dago kuadrilla osoa. Gehienak gurasoen etxetik atera gabe eta besteren bat gurasoen laguntzaz lortutako etxeren batean. Hala ere, ez dute kezka handirik honen inguruan. “Lortuko dugu BOEren bat, lortuko dugu dirua etxea erosteko”. Bai, 1.200 euroko soldatarekin bi bizitza beharko zenituzke jabe izatera heltzeko. Ez dago kontzientziarik, ez dago kexarako gogorik. Beste gai bat dago gaurkoan. “3 eurotara igo didate zerbeza eta zerbitzariak udarako prezioa omen dela esan dit, lotsa gutxi daukate”. Merkatua da, lagunok.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude