Egunkaria auzia: 11 urteren ondoren “epaiketa gehiagorik ez” aldarrikatu behar oraindik

  • Irailaren 19an aztertuko du Gipuzkoako Auzitegiak Euskaldunon Egunkariaren auzi ekonomikoaren epaiketa egin ala ez. Epaiketarik egin ez dadin eskatzeko elkarretaratzea deitu dute ostegunean.


2014ko irailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2003an itxi zuten Egunkaria. Hamarkada baino gehiago pasa den arren, auzipetuetako batzuek epaitegiei begira jarraitzen dute (argazkia: Berria).

11:30etatik aurrera bildu dira Atotxako epaitegiaren aurrean (argazkia: Urtzi Urkizu).

Zortzi lagun daude auzipetuta Egunkariaren kontrako kasuaren atal horretan eta guztira Fiskaltzak 128 urteko kartzela zigorra eskatu du, baita 221 milioi euroko isuna ere.

“Ozen esan nahi dugu: ez zen Egunkaria auzirik inoiz izan behar”, adierazi du Egunkariaren Aldeko Elkarteak idatzi baten bitartez. Auziaren “eragin politikoa” salatu dute eta auziak dagoeneko eragin dituen “kalte pertsonal eta sozial larriak” gogora ekarri.

“Justizia jada ezinezkotzat ematen dugu, dagoeneko legedi eta agintaritzarekin. Gaitzerdi beraz, injustiziaren sarraskia gelditzea behintzat, aurrera ez joatea, lortuko bagenu”. Horretarako, auzia “dagoen horretan bertan behera” uztea dela modu bakarra adierazi dute.

Atxikimendu kanpaina abian

Elkarretaratzeaz gain, herritarren babesa ere bildu nahi du Egunkariaren Aldeko Elkarteak.

Epaiketa gehiagorik ez Egunkariari lemapean atxikimenduak jasotzen ari dira eta nahi duen orok eman dezake berea helbide honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2023-02-17 | Leire Artola Arin
'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Muruak, behin-behineko egunkariaren kronika

Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]


2021-03-21 | Ander Perez
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]


2021-01-31 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


Eguneraketa berriak daude