ETA

Egoitz Urrutikoetxea atxilotu du poliziak Parisetik gertu

  • Asteazken goizean atxilotu dute Saint-Denis hirian. Espainiako Barne Ministerioak ETAren “aparatu politikoan” kokatu du Josu Urrutikoetxearen semea.


2015eko urriaren 06an - 17:38
Egoitz Urrutikoetxea bere aita Josu Urrutikoetxearekin. (Arg.: EITB).

ETAko zuzendaritzako kidetzat dute eta Josu Urrutikoetxea parlamentari-ohi eta erakunde armatuko ustezko kide historikoaren semea da. Espainiako Polizia Nazionalak eta Frantziako segurtasun indarrek egin dute atxiloketa, Espainiako Ser irrati kateak jakitera eman duenez.

Espainiako eta Frantziako barne ministroek bidalitako prentsa-oharraren arabera “aktiboki bilatzen” ari ziren Urrutikoetxea, 2007 eta 2010ean Pariseko Zigor epaitegiak lau urterako kartzelara kondenatu ondoren. Ser-ek zabaldu duenez, alabaina, aspaldi utzi zuen ETA, Parisen bizi zen eta Parisko Unibertsitatean matrikulatua zegoen.

Beste hainbatetan ere iragarri izan dute bere atxiloketa, esate baterako 2014ko martxoan, baina ondoren ez zela bera ikusi izan da. Espainiako eta Frantziako Gobernuek nabarmendu dute Pariseko operazioa etorri dela irailaren 22an Baigorrin egindakoaren ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Eguneraketa berriak daude