Jesus Egiguren PSEko presidenteak ETAk behin-betiko su-etena iragarri osteko egoera aztergai duen liburua argitaratu berri du: Ven y cuéntalo: El oasis vasco. 2011n Luis Rodriguez Aizpeolearekin batera idatzi zuen ETA, las claves de la paz liburuaren jarraipena da.
El País-k argitaratu duenez, Egigurenek bakea ikuspegi positibotik begiratuz idatzi duela dio liburuaren kontrazalak. Orain arteko erabaki politikoen kritika ere egin du, “ahoan bilorik gabe”. Aipatu argitalpenean, euskal konstituzioaren eta nazionalismoaren berritzearen aldeko aldarria egiten du PSEko presidenteak.
Otegiri gutuna
Otegiri zuzendutako gutunak ixten du liburua. Ironiaz, Sortuko idazkari nagusia “bakearen alde egin duenagatik doako ostatu eta elikadurarekin saritu” dutela dio gutunean Egigurenek.
“Haien etorkizunak Sortu eta Bilduko kideak kezkatu beharko lituzkeela” uste du gipuzkoarrak. Dioenez, “EAJren abertzaletasun sabinistatik” aldendu behar da ezker abertzalea, eta beste eredu bat garatu. “EAJ baino erradikalago izan behar dutela uste dute, hau da, EAJ bera baino are EAJ-ago”.
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]