"Euskararena bataila sinbolikoa da"

  • Gobernu kideen artean "desadostasun handi bat" da euskararen dekretu berriak eremu ez-euskaldunean euskara meritu gisa ez hartzea. Hala aitortu du Eduardo Santos migrazio politika eta justizia kontseilariak gaur, Guardasola saioan. Baina bat jarri dio, dena den, haren iritziari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 25an - 13:30
Azken eguneraketa: 15:38
Arg: Euskalerria irratia

Eremu ez-euskaldunean euskara baztertzea eta beste atzerriko hizkuntza zenbait gainetik jartzearekin ez dago ados alderdi morea, ez eta hizkuntzaren arabera herrialdea zatitzearekin. Hala ere, bataila horretan ez sartzea erabaki du Ahal Duguk, argudiatuz euskaldunak gutxiengoan direla gobernuan eta parlamentuan. Ezaugarri horrek baldintzatu du Santosen ustez, koalizio gobernua igaro den legegintzaldi erdian. PSNren politiketan Ahal Duguk eragina duela zehaztu du, baina ez nahiko luketen beste. 

Ahal Duguko idazkari ohia da Eduardo Santos, Nafarroan. Apirilean Begoña Alfaro abokatu eta ekintzaileak aise irabazi zituen hauteskunde primarioak, eta alderdiko burua da, Eduardo Santosi lekukoa hartuta. Haren ildoa hartuko du orain alderdia, baina Santosek begi onez hartu du aldaketa.

Ez da azkenaldian alderdi morean izandako aldaketa bakarra. Pablo Iglesias ordezkatzeko batzarrean, Ione Belarra nafarra aukeratu zuten idazkari nagusi gisa. Kritikoago agertu da, baina, Santos azken honekin: hausnarketa egiteko momentua dela uste du eta azkarregi egin da haren aburuz batzarra. Dena den, Belarrak lan gogorra du aurrez aurre eta hoberena opa diola zehaztu du Santosek.

Elkarrizketa entzun nahi izatekotan, sakatu beheko irudian.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


Eguneraketa berriak daude