“Ebaluatzea ez da kalifikatzea, ez da hesiak jartzea”

  • Elena Martín Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna da eta ebaluazioak dira bere espezialitatea. Azterketez, ebaluatzeko moduez, ikasturtea errepikatzeaz eta arrakalaz mintzatu da Eldiario.es hedabideak egindako elkarrizketan.


2020ko apirilaren 22an - 08:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

COVID-19aren ondorioz etxetik ari dira ikasketak jarraitzen azken hilabeteetan ikasleak. Azken hiruhilekoa eta ikasturte amaiera nola ebaluatuko diren da ikasle eta irakasleen zalantza nagusia. Horri lotuta, elkarrizketa egin diote eldiario.es hedabidean. Pasarte batzuk hautatu eta itzuli ditugu.

Badirudi ikasleei titulua eman eta ikasturtez pasatzeko ez hain zorrotz jokatzearen alde zaudela

Ez dut uste hori ez zorrotz jokatzea denik. Krisiak hazteko aukera dira, nahiz eta ez dakidan krisi honetatik ikasteko gai izango garen. Baina hala egingo bagenu, ohartuko ginateke beti ikaskuntzako garapen lerro moduan proposatu diren horiek dauzkagula orain esku artean. Baina orain ezinbesteko dira, ez diskurtso hutsa. Planteatzen ari den bakarra da norbaitek ikasten ez duenean, gehiago lagundu behar zaiola, ez frenua jarri. Ebaluatzea ez da kalifikatzea, ez da hesiak jartzea. Ebaluatzea da ulertzea zein puntutan dagoen ikaslea, jakiteko zein den eman behar duen urratsa. Kalifikatzea, informazio hori nota bihurtzea da, horregatik ez da ebaluatzea.

Errepikatzeaz asko hitz egiten da egunotan. Zer iritzi duzu?

Ezagutza kualifikatuak adierazten du errepikatzea ez dela ona ez ikasleentzat eta ezta hezkuntza sistemarentzat ere. Kooperaziorako eta Garapen Ekonomikorako Nazioarteko Erakundeak esaten du hori, eta ezin esango dute "progre" gaupasero bat denik. Badira datuak frogatzen dutenak perfil bereko ikasleei, bati ikasturtez pasatzen utziz gero eta besteak errepikatzen badu, eta bien ibilbideari jarraipena egiten bazaie, hobe izaten dela ikasturtez pasatzen utzi zaionarena. Ikasturtez pasatzen uztea delako ikasten jarrai dezan bultzatzea.

Ebaluatu egingo dugu. Norbaitek suspenditzen du ikasgaia? Suspenditu du, ez du ikasi. Horrek esan nahi du errepikatu behar duenik? Ez. Esan nahi du hurrengo urtean indartu egin behar direla ikaskuntza horiek. Errepikatu arazteak planteatzen duen soluzioa da egin dezala berriz berdin. Eta batzuetan ez da hori bidea, baizik beste era batera erakutsi behar zaiola. Hau ez da ezer berria: ongi egitea da.

Hori bada ongi egitea, zergatik ez da aplikatu orain arte?

Askoz zailagoa delako aniztasunari erantzutea, ikaskuntza indibidualizatzea. Ez dago gizakirik beste baten modu berean ikasten duenik, eta horrek ez du esan nahi bata bestea baino tontoagoa edo azkarragoa denik. Laguntza egokitu egin behar dela, hori gure oinarrizko ideietan dago. Hiru seme-alaba dituzu eta hiruentzat gauza bera nahi duzu, baina hiruekin gauzak modu berean egiten badituzu, zartakoa hartuko duzu. Hori mundu guztiak argi ikusten du eskolatik kanpo. Baina ezagutzen dituzun hiru seme-alaba soilik izanik ere, gurasoak ez gara gai aplikatzeko. Pentsa eskolan, 35 ikaslerrekin, ordu gutxirekin, curriculum zamatuarekin... oso gauza jakina da, baina eskola hau praktikara eramatea gero eta zailago egiten joan da. Egon daitezke hainbat ikasle perfil, zerbait ikasi ez dutenak. Eta hori detektatzen dugunean, zertarako erabiltzen dugu informazio hori? Errepikatuko duten edo ez esateko? Eta horrekin zer lortzen dugu? Informazio hori erabili behar dugu jakiteko zein bultzada berezitu beharko duen ikasle bakoitzak.

Zein kasutan dator ongi errepikatzea?

Egon daitezke ikasleak eraman ezina izango zaiena ikasturtez pasata ikaskuntza berriak egitea eta gainera aurreko urtean ikasi ez zituenak erreforzatzea. Hori da erabaki behar dena eta argitasun profesionala behar da. Errepikatzea neurri bat gehiago izan daiteke, ez "neurria" (eta bakarra).

Errepikatzeak soilik ez du ezer bermatzen, zeren oinarrian dagoen ideia da ez ikastea denbora kontua dela. Baina ikasleek ikasten ez dutenean ez da soilik denboragatik, baizik behar dutelako beste nolabait sustengu ematea. Ikasturtea errepikatzen duten ikasle batzuek, lehen aldian gainditu zuten ikasgairen bat bigarren aldian ez dute gainditzen. Hori zergatik da?

Gainera, errepikatzea oso neurri garestia eta inefikaza da. Ez dute titulazioa lortzen eta ez dute hobeto ikasten. Ikasle batek ikasten ez duenean, bi gauza gertatzen dira: ez dituela edukiak ikasten, eta ikasi duela ez dakiela ikasten. Biak dira oso garrantzitsuak eta ulertu behar da zein mezu bidaltzen zaion ikasleari. Larriagoa izan daiteke ikaslea inkopetente sentitzea zerbait ez ulertzea baino, horrek eragiten duelako ikasten jarraitu nahi ez izatea.

Eta gero botatzen dugu mezu genial hori, ikasleek ikasi behar dutela ikasten. Nola nahi izango du ikastea, uneoro esaten badiogu ez dakiela? Bada jendea eskolatik ximelduta ateratzen dena, inkopetentzia pertzepzioarekin. "Halako ikaslea naiz". Zer da hori? Zer da garrantzitsuagoa, ikasten jakitea, edo ikaskuntza zehatz bat ez une zehatz batean eskuratu izana? Baina esaten diogu ez dakiela eta frogatu dezakegula dezimalekin. Hori al da irakastea?

Arrakalaz: errepikatzeak gehiago eragiten die txiroenei, aberatsei baino.

Estatistikak begiratzen badira, errepikapen datuek zerikusia izan dute LOMCE legearekin, honek aukera eman baitu ikasturte bakoitza errepikatzeko. LOMCE aurretik, ziklo bakoitzeko errepikatzen zen, beraz, akats gutxiago egiten genituen, ezin genuelako ikasturtero akatsa egin. Interesgarria da ikustea nork errepikatzen duen. Bada txosten bat Save The Children erakundeak egina, eta hor argi geratzen da beti berberek errepikatzen dutela. Horregatik da presazkoa ez ekibokatzea, zeren hanka-sartzea egiten badugu, nork ordainduko du? Errepikatzaileen perfilak zaurgarrienenak dira. Denek ahoa betetzen dute esanaz inor ez dela atzean utziko. Bai, utziko ditugu, ekonomian autonomoak utziko ditugun bezala, hauek langabezian geratuko direlako, edo enpresa txikiak, itxi egingo dutelako. Badakigu krisi ekonomikoak ez duela berdin eragingo enpresen sektore osoan. Bada saiatu behar dena da hezkuntza krisia ez dedin berriz ahulenen bizkar erori, puntu berera iristeko babes handiagoa behar duten horiengan. Ez dago ezer injustuagorik, behar ezberdinak dituztenei gauza bera ematea baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]


2022-02-16 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
“Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko”

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


2022-02-15 | ARGIA
COVID pasaportea eta bestelako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Ziztada

Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.

Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]


2022-01-28 | La Bogue
Covid pasea Naomi Klein eta Deleuzeren argitan

La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.


Langileen eskubideak, sintoma arinekin

“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]


Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-13 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


Eguneraketa berriak daude