Pello Urizar hautatu dute berriz EAko idazkari nagusi Barañainen egin duten Kongresu Nazionalean. 268 aldeko boto, 13 abstentzio eta kontrako bakarra izan ditu aurkeztu den hautagai bakarrak.
Ezker Abertzalearekin, Aralarrekin eta Alternatibarekin batera osatzen duten EH Bildu koalizioaren aldeko apustua berretsi du Urizarrek. Kongresuko itxiera egunean bertan izan ziren koaliziokide dituen Txelui Moreno, Pernando Barrena, Asun Fernandez de Garaialde eta Laura Mintegi, besteak beste.
Bizikidetza eta Giza Eskubideen idazkaritza orokorra eratu dute lehen aldiz EAn. Alberto Unamunzagak zuzenduko du atala.
Urizarrek azpimarratu du “bide subiranistan teoriatik praktikara pasatzeko garaia” dela, eta independentziarantz aldebakarreko urratsak emateko garaia dela. EAko idazkari nagusiaren ustez, gizartearekin eta bi estatuekin adostutako bidea jorratzea litzateke aproposena.
Frantziako eta Espainiako Estatuek erakusten duten kontrako jarrera aipatu du Urizarrek. Hala ere, uste du gehiengo sozialaren presioak autodeterminazioaren bidea onartzera eramango dituela.
Garak egindako elkarrizketan berretsi berria den idazkari nagusiak 2009tik honako ibilbidea gogoratu du. EAk EH Bilduren barnean duen papera goratu du, eta ez du uste Ezker Abertzaleak irentsi dituenik. Bere ustez koalizio plurala da, eta “geroz eta jende gehiagorengana ari da iristen”.
Zatituta zegoen EA azken urte hauetako uneren batetik aurrera, beharbada 2017an egindako bi kongresuetatik, edo 2019an huts egindako primaria prozesutik, edo honen harira sortutako borroka judizial gupidagabea hasi zenetik, akaso bost buruzagiren azken kanporaketatik... Berdin... [+]
EAko Nazio Batzorde Eragileak erabaki du lau urtez Maiorga Ramirez, Iratxe López de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresen afiliazioa bertan behera uztea, “eskubide, betebehar eta diziplina Araudiaren urratze larriak egin dituztelako”.
Eva Blanco (Amurrio, 1973) 2019an izendatu zuten EAko idazkari nagusi, Pello Urizarrek dimititu ondoren. Barne giro liskartsuan eraman behar izan du aurrera bere agintaldia. Baina arazoak atzeragotik datoz, gutxienez 2017ko kongresutik. Familia barruko gatazkak dira mingarrienak... [+]
Joseba Elosegi gudaria zenaren omenez Donostiako EAk antolatutako ekitaldian, Carlos Garaikoetxea lehendakariak EH Bilduk koalizio gisa jarraitzearen alde egin du, alderdiko sektore kritikoarekin bat eginez.
Barne gatazka latza bizi dute Eusko Alkartasunako bi sektorek: batean egungo zuzendaritza dago, eta bestean haren kudeaketari kritika zorrotza egiten diona. Azken honetan dago Miren Aranoa (Buenos Aires, 1958), Nafarroako EAko koordinatzailea. Osasun egoera dela-eta,... [+]
Miren Aranoak Nafarroako Parlamentuan EH Bilduren ordezkari gisa duen eserlekuari uko egin dio. Abuztuaren 28an gauzatuko du erabakia. Jarduera instituzionalari uko egiteko arrazoiak "pertsonalak" baino ez direla adierazi du. "Ilusioz egiten diot aurre nire etapa... [+]
EAren sektore kritikoak Eba Blanco idazkari nagusiaren izendapenarekin lotuta epaitegietan jarritako salaketa atzera bota dute, ildo ofizialari arrazoia emanez.
Buruz buru aurkitu dira EAren sektore ofizialeko kideak eta ildo horrekin kritikoak direnak epaitegian. Eztabaidagaia: afiliatuen zerrendarako sarbidea. Alderdi barruko barne-gatazka politikoak azaleratu dira auzi horren inguruan eta soka luzeagoa da: alderdiaren gidaritza bera... [+]
Asteazken honetan EA alderdiko bi sektoreetako ordezkariak aurrez aurre jarriko dira epaitegietan. Alderdiko afiliatuen zerrendetara sarbidea edukitzea da auzi judizialaren muina, baina sakonagoko arazoak ere agerian geratzen ari dira azken hilabeteetan.
EAk idazkari nagusi berria izendatu zuen astelehen goizean, baina ez dirudi horrek alderdi barruko bi sektoreen arteko gatazka apaltzeko balioko duenik.
Eusko Alkartasunaren Hauteskunde Batzordeak astelehen goizean Eba Blanco de Angulo izendatu du alderdiaren idazkari nagusi, burutu berriak diren primarietan hautagai bakarra bera dela argudiatuta. Blancok adierazi du alderdia kohesionatzea izanen duela lehen helburu.
Aurkeztu dituen bermeak ez ditu ontzat eman alderdiko Hauteskunde Antolaketarako Batzordeak. Ramirezek “eskandaluzkotzat” jo du erabakia, eta salatu du batzordeko kide guztiak “sektore ofizialekoak” direla
Eusko Alkartasunaren (EA) batzar nazionalak erabaki du Pello Urizarren ordezkoa aukeratzeko hauteskunde primarioen prozesua abian jartzea. Alderdiko sektore kritikoa ez dago ados erabakiarekin.
Debako EAk joan den igandean egin zion omenaldi batean, Carlos Garaikoetxeak bere alderdiak Pello Urizarren dimisioaren ondoren abian jarritako barne-eztabaidari buruz hitz egin zuen.