EAJko kide ohi Aitor Telleriaren kontrako epaiketa hasi da

  • Arabako burukide ohi Aitor Telleria eta Ertzaintzako bi agente epaituko dituzte espioitzagatik. 2011n agindu zuen epaileak auziaren hasiera, eta gaur hasiko da Arabako Auzitegian. Fiskaltzak 21 kaltetuentzat 342.000 euroko kalte-ordaina eta launa kartzela urte eskatu ditu.


2013ko martxoaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aitor Telleria eta bi ertzainentzat 4 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak (Argazkia: Noticias de Alava)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaurko saioan hiru akusatuek deklaratuko dute tribunalaren aurrean. Bihar berriz, 44 pertsonqk emango duten euren testigantza. Horien artean, ustez zelatatuak izan ziren PSEko Patxi Lazcoz eta Txarli Prieto, PPko Santiago Abascal eta hainbat kazetari, ertzain eta Arabako patronaleko kide.

Fiskalak dioenez, inputatutako bi ertzainak dira delituaren egile zuzenak eta Aitor Telleria berriz, laguntzailea. Bi agenteek, ustez, Telleriak eskatutako pertsonen inguruko txostenak egin zituzten.

Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramaile Joseba Egibarrek azaldu du Telleriaren errugabetasunaz fidatzen dela, eta espero duela lehenbailehen epaileak auzia amaitutzat ematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Eguneraketa berriak daude