EAJ ez da joango presoen eskubideen aldeko urtarrileko manifestaziora

  • Bere jarrera argi utzi du EAJk. Bat-bateko aldaketarik eman ezean, ez da Sarek antolatutako presoen aldeko manifestaziora joango urtarrilaren 10ean. Iazko manifestazioan egon bazen, egoera “ezohikoa” zelako izan zela esan du alderdi jeltzaleak.


2014ko abenduaren 4an - 09:27
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Iazko manifestazioan egon bazen, egoera “ezohikoa” zelako izan zela esan du EAJk. (Arg: Atlas)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Tradizionalki ez gara joan manifestazio horretara, eta gainontzeko manifestazioetara ere ez dugu ordezkaririk bidaltzen”. Hala adierazi diote alderdiko iturriek Deiari.

Beste espetxe-politika bat behar dela uste badute ere, urtarrileko aldarrikapena ez zaie “mesedegarriena” iruditzen jeltzaleei, “gai bakar bat nabarmentzen delako bertan”.

2014ko urtarrilaren 11an 130.000 pertsona batu ziren Bilboko kaleetan, Gararen arabera. “Alderdiak ere joatea erabaki zuen, baina presoen eskubideetatik haratago zihoan ordukoa. Bake-prozesua eta normalizazio politikoa zeuden jokoan”, adierazi du EAJk.

Ikusi bideoa: "Herritarren adierazpenak konponbidearen aldeko Bilboko manifestazioan"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude