EAJ eta CIU batera joango dira Europako Hauteskundeetara

  • Maiatzean egingo diren Europar Batasuneko Hauteskundeetarako hautagaitza bateratua aurkeztu dute EAJ eta CIU alderdiek. Ohiko koalizio bihurtu da jada.


2014ko urtarrilaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Urkullu, Mas eta Duran i Lleida, hurrenez hurren, 2009an, koalizioaren aurkezpenean. (Arg: rtve.es)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurreko urteetan gertatu bezala, Coalición Canariak ere parte hartuko du formazioan. Horrez gain, Galizia, Mallorca eta Valentziako alderdiekin harremanetan daude.

Indar kataluniarren arteko balizko hautagaitza batek porrot egin ondoren, CIUko kide Josep Maria Pelegrík iragarri du Espainiako Estatuko hainbat indar nazionalistekin batzeko hautua egin dutela.

2009an hiru eurodiputatu lortu zituzten, CIUko bi eta EAJko bat. Orduan Europaren Aldeko Koalizioa deitu zioten formazioari. 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.