EAEko hirugarren fasea: tabernetan edukiera mugarik ez, gainerako jardueretan %60koa

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean mugitu ahal izango da mugarik gabe eta garraio publikoa betiko zerbitzuetara eta edukierara itzuliko da, baina maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Haurreskolak zabaldu ahalko dira eta arreta terapeutikoa aurrez aurre egin ahalko dute ikasleek. Edukierari buruz, hauxe irizpide orokorra: tabernetan edukiera mugarik ez da izango, eta gainerako jardueretan, esaterako kultur areto, haur eta gazteen aisialdi jarduera, kirol instalazioetan eta azoketan %60koa.


2020ko ekainaren 08an - 07:14
Udalkuetan aurten %60ko edukiera izango da muga eta 15 laguneko taldeetan egin beharko dituzte jarduerak. Argazkia: Danbolin aldizkaria.

Ekainaren 7ko EAEko buletin ofizialak argitaratu ditu Urkullu lehendakariak sinatutako hirugarren faseko arauak. Nafarroako Gobernuak edukiera mugak gehiago zorroztu ditu.

Hemen EAEko arauak, laburtuta:

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa artean mugarik gabe mugitu ahal izango da. Garraio publikoan %100ean berreskuratuko dira maiztasuna eta edukiera, eta erabiltzaileek maskara erabili beharko dute "eta ahaleginak egingo dira bi metroko distantzia utzi dezaten elkarren artean".

Gehienez hogei laguneko taldeak bildu daitezke, "etxebizitzetan eta lokal pribatuetan edo erabilera publikoko gune irekietan, babes-arauak eta pertsonen arteko gutxieneko bi metroko tartea errespetatuz betiere".

Kultur jardueretan %60ko edukiera muga

Liburutegietan baimendutako edukieraren %60 izango da erabili ahal izango da, eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utzi beharko da. Mailetatutako liburuak itzultzean, gutxienez astebetez aparte egongo dira.

Museo, erakustazoka, zinema, antzokietan %60ko edukiera muga izango da eta jarlekuak aurrez erreserbatuko dira. Artisten artean baimenduta egongo da haien arteko interakzioa oholtzan.

Leku itxietako kultur jardueretan gehienez ere 80 lagun sartu ahalko dira jarlekuak aurrez esleituta eta aire zabalekoetan gehienez 1.000 lagun, jarlekuak aurrez esleituta eta haien artean bi metroko gutxieneko tartea utziz.

Taldeko entrenamenduak baimenduko dira arraunean eta pilotan

Kirol-instalazioetan (igerilekuak barne) edukieraren %60 izango da muga. Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, babes-arauak betez eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utziz.

Baimena ematen da taldean entrenatzeko, eta kirolarien arteko interakziorako aulki finkoko arraunean eta pilotan, diziplina guztietan, "ekainaren 20tik aurrera lehiaketen hasiera presta dezaten".

Gainerako kirol-diziplinetan, "orain ere baimena dute taldean aritzeko eta entrenatzeko, babes-arauak bete eta pertsonen artean bi metroko gutxieneko tartea utziz gero".

Jan eta edateko bada, edukiera mugarik ez

Ostalaritza, jatetxe, txoko, eta elkarte gastronomikoetan ez da egongo edukiera-mugarik, baldin eta mahaien edo mahai-multzoen artean bi metroko tartea bermatzen bada. Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimenduta dago, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko tartea gordez gero.

Itxita jarraituko dute diskotekek eta gaueko aisialdiko tabernek.

Dendetan %60ko edukiera gehienez

Azoka eta merkatal guneetan, edukieraren %60 erabili ahal izango da.

Haurreskolak eta udalekuak zabaltzeko baimena

Baimena ematen da haurtzaindegiak eta 3 urte arteko haurrentzako haur-eskolak zabaltzeko, tokiak ahalmenaren edo ohiko gehieneko ratioaren %60ra mugatuta.

Haur eta gazteentzako aisialdiko jarduerak burutu ahal izango dira, muga hauek betez: aire zabaleko jardueretan taldeen parte-hartzaile kopurua ohikoaren %60 izango da eta gehienez 200 laguneko taldeak izango dira. Leku itxietako jardueretan ere parte-hartzea %60koa izan beharko da eta gehienez 80 laguneko taldea. Bi kasuetan, jarduerak gehienez 15 laguneko taldetan antolatu beharko dira.

Arreta terapeutiko-hezigarrietara itzuli ahalko dira ikasleak

Hezkuntzaren eremuan, aurrez aurreko klaseak hasiko dituzte Ibaiondo adingabeentzako zentro itxian eta ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetan.

Unibertsitateetan aurrez aurreko jarduera akademikoak egin ahal izango dituzte, "baldin eta jarduera horiek aurrez aurrekoa ez den beste modu batean ezin badira egin".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude