EAEn aplika ez daitezkeen Espainiako ezkerreko hainbat politika: autonomiaren B aldea

  • Banka entitateei eta energia enpresa handiei zergak, eta garraio publikoaren doakotasuna hainbat adin-tartetan; Espainiako Gobernu osaketarako onartu diren bi puntu dira, EAJren interesen aurkakoak. Ikusteko dago Eusko Jaurlaritzak zein puntura arte urardotu ahal dituen neurriok.

Pedro Sánchez eta Andoni Ortuzar, legegintzaldirako akordioa sinatu zuten unean, azaroaren 10ean. EAJ-PNV
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pedro Sánchez presidente berrautatuak nahitaezko izan ditu alderdi nazionalista eta abertzaleen baiezko botoak inbestidura aurrera ateratzeko, eta ordaindu duen prezioa ohiko eskemetatik haragokoa izan da. Sumar koalizio espainolista ezkertiarrarekin atera zuen akordioaren argazkia lehenik, eta atzetik etorri dira ERC eta Junts katalanak, eta EAJ azkenik. EH Bildurekin ez da argazkirik egon, nork daki zergatik, baina gainontzekoek egin duten bezala, pentsa daiteke zerbait exijituko ziola koalizio subiranistak alderdi sozialistari –COPEko tertuliakideren batzuek “ziurtzat” jotzen dute ETAko preso guztiei ere “amnistiaren antzerako zeozer” emango dietela–.

PSOEk bazkideekin egin dituen akordioei erreparatuta, argi geratu da politika anbiguoak egiteko duen gaitasuna beste mundu bateko zerbait dela. Sumarrekin hainbat ezkerreko politika adostu ditu, eta EAJrekin, berriz, nahiko lausoak diren gaiak, jendeak apenas ezagutzen duen duela 44 urteko Gernikako Estatutua betetzea eta horrelako gauzak. Lainoa eta kea kenduta, bada puntu esanguratsu bat: banka eta energia enpresa handiei zerga bereziak ezartzea era “egonkor” batean. Sumarrekin horixe adostu du Pedro Sánchezek, eta EAJrekin kontrakoa, zergen tramitazioa maila autonomikoan negoziatuko den konpromisoa eta Kontzertu Ekonomikoan gehitu beharra.

Iberdrola, Repsol eta BBVA

Duela pare bat aste kanpaina egin zuten hedabideetan Petronorrek eta Confebaskek besteak beste, eta Energiaren Euskal Erakundea ere bat etorri zen banka entitateei eta irabazi handiak dituzten energia enpresei ezarritako zerga berezien aurka. Indarrean daude egun, baina urtea amaitzearekin batera iraungiko dira. Sumar koalizioak bai edo bai eutsi nahi die zerga horiei, bide gehiago esploratu ere bai, eta Sánchez konbentzitu du; honela esan zuen presidenteak inbestidura saioan: “Sentitzen dut, baina gehien dutenek gehiago ordaindu behar dute, orain arte egiten dutena baino gehiago, horrela izan behar du”.

Josu Jon Imaz EAJko buru ohi eta Repsolen egungo kontseilari delegatuak irmoki kritikatu zituen zerga bereziak, “diskriminatzaileak” direlakoan. Areago, kezka adierazi bezala mehatxu ere egin zuen, horrelako neurriek “inbertsio egonkorrak egitea zailtzen” dutelakoan. “Legez kanpokoa da, Konstituzioaren kontrakoa”.

Urtea amaitu bezala iraungiko da gaur egun indarrean dagoen neurria, eta ikusi beharko da luzamendua zein neurritan ematen den, egonkortasuna hartuko ote duen, eta ea Jaurlaritzan dagoen EAJk zein mekanismo erabiltzen dituen enpresa energetiko aberatsen oasi bihurtzeko EAE. Egoera hipotetiko batean, zeinean Espainiak entitate horiei zerga gehigarriak jartzea erabakiko balu eta EAJri baimenduko balio nahi duena egitea EAEn, Madrilgo Erkidegoari hainbatetan leporatu zaion oasi fiskal bidegabe horren antza apur bat hartuko luke Euskal Erdiak.

Eztabaida bizia piztuko duen gaia da, izan ere, edozer lege onartu behar dela, inbestidura osatzera batu diren alderdi guztien adostasuna beharko luke PSOEk.

Garraio publikoaren doakotasuna

“Urtarrilaren 1etik aurrera, garraio publikoa doakoa izango da adingabeentzat, gazteentzat eta langabeentzat”, iragarri du Sánchezek inbestidurako saioan. “Gazteak” zeintzuk diren ez du finkatu, baina erreferentzia gisa 23 edo 25 urteko adin-muga jarri dute hedabide espainiarrek.

Espainiako Gobernuaren garraio-publikoa, dena den, Renfe da soilik Hego Euskal Herrian. Eta horien Aldirietako zerbitzua ere, EAEn bederen, Eusko Jaurlaritzaren eskumen bilaka daiteke epe laburrean, duela urtebete egintzat jotzen zena, truke-aldagai bihurtu baita inbestiduran.

Beraz, duela urtebeteko eztabaida puntu berean dago Jaurlaritza. Aurreko urteko azaroan, 2023ra begira, Espainiako Gobernuak bere zerbitzuetan deskontuak aplikatzea “lehia desleiala” zela esan zuen EAJk, hau da, ez zuela egoki ikusten Renfe doan izatea eta Euskotren esaterako ohiko prezioetan mantentzea. Beraz, Jaurlaritzaren eta Diputazioen eskumeneko garraiobideetan hobariak aplikatu ziren. Sánchezi segika aritu dira jeltzaleak garraio publikoaren eztabaidan, luzamenduetan arituta, EAJ gogoz kontra. Bazirudien, baina, amaiera izan zezakeela urte honen bukaerarekin batera, eta kontrako hankarekin harrapatu ditu, beste behin, Sabin Etxeako kideak.

Oraindik ez dute publikoki adierazi zer egin asmo duten. Renfe dohainik izango da adingabeentzat, gazteentzat eta langabeentzat. Ikusteko dago ea Bilbo eta Donostia arteko joan-etorria, autobusean, bost euroren bueltan mantentzen den, izan ere, autoz, bidesarietan soilik 30 euro xahutzen dira.


Politika kanaletik interesatuko zaizu...
Aitor Zabaletaren omenez, faxismoaren aurkako manifestazioa egingo dute ostiralean Donostian

Ostiralean 25 urte beteko dira Ricardo Guerra faxistak Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailea hil zuenetik. Zabaletaren oroimenez eta faxismoaren aurka, manifestazioa antolatu du Bultzadak Donostian.


2023-12-07 | Uriola.eus
Eusko Jaurlaritzak alokairuentzako laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu izana salatu du Bilbon Berri-Otxoak plataformak

Eragilearen salaketaren arabera, Euskal Jaurlaritzaren etxebizitzaren zerbitzuak (Etxebide) etxebizitzak edo logelak alokatzeko laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu ditu. Hala, erakundearen jarrera salatzeko, mobilizazioa antolatu du asteartean Jaurlaritzaren egoitzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude