EAEko Segurtasun Sailak aurrekontu handiagoa nahi du: 600 milioi baino gehiago

  • Estefania Beltran de Heredia EAEko Segurtasun Sailburuak 2014ko aurrekontu proiektuan bere saila %4,5 handitzea nahi du. 609 milioi euro izango lituzke polizia autonomikoaz arduratzen den Jaurlaritzaren departamenduak.


2013ko azaroaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Arkauteko akademiak 12 milioi euroko kostua izango du 2014ko aurrekontuan aurreikusten denez.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2013rako Eusko Jaurlaritzak prestatu eta onartu ez zen egitasmoan 583 milioi inguru aurreikusten ziren Segurtasun Sailerako. 26 milioi haziko litzateke aurrekontua, beraz, 600 milioien muga gaindituz.

Onartuz gero, 18,4 milioi eraikuntzetan gastatuko dira: polizia etxeak “mantentzeko, garbitzeko, konpontzeko eta zaintzeko” gastuak dira Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Arkauteko akademiak 2014an 12 milioi eurotik gorako kostua izango duela aurreikusi dute eta 11 miloi euro baino gehiago Ertzaintzaren ibilgailu-parkea berritzera bideratu nahi ditu Beltran de Herediak.

6 milioi euro agenteen jantziak berritzeko izango lirateke –iaz onartu ez zen proposamenean aurreikusitakoaren bikoitza– eta 34 milioi gastatuko lirateke informatika-sistematan eta telekomunikaziotan.

Azken partida horrekin “poliziaren eguneroko jarduerak gauzatzeko behar diren sistema eta aplikazioen mantentze-lana egin ahal izango da” Segurtasun Sailaren arabera eta “ikerkuntza-zereginetarako lagungarriak diren polizia-informatikako tresnak garatuko dira”.

Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunean ikus daitezke aurrekontuaren xehetasunak (PDF).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

Eguneraketa berriak daude