EAEko hezkuntza alorrean mobilizazio gehiago iragarri dituzte sindikatuek urriaren 2rako

  • Irailaren 15eko grebaren ondotik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila sindikatuekin harremanetan jarri ez dela jakinarazi dute. Urriaren 2rako mobilizazio gehiago iragarri dituzte EAEko hiriburuetan.


2020ko irailaren 24an - 12:00
(Argazkia: ELA Hezkuntza)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Asteazkenean agerraldia egin zuten Bilbon sindikatuetako ordezkariek. ELAko Miren Zubizarreta, LABeko Irati Tobar, Steilaseko Ana Perez, CCOOeko Pablo Garcia de Vicuña eta UGTko Joseba Ander Muñoz batu ziren bertan, irailaren 15eko grebaren balorazioa egin eta aurrera begirako asmoak jakitera emateko.

Grebaren balorazio positiboa egin zuten, deialdiak “babes zabala” jaso zuela iritzirik. Alabaina, ez ziren baikor agertu beste aspektu batzuei dagokienez: greba egunetik astebete igaro den honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila oraindino ez dela beraiekin harremanetan jarri azpimarratu zuten. Sindikatuek seinalatutakoaren arabera, Jokin Bidarratz Sorron Hezkuntza sailburuak elkarrizketaren aldeko adierazpenak egin arren, horiek ez dira gauzatu.

Hala, COVID-19aren aurrean erantzuteko “plangitza oso baten” faltan segitzen dute oraindik ere ikastetxeetan, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi zuten ordezkari sindikalek: “Ikastetxeetan bakartutako gela kopurua gorantz doa, eta eskola barruko transmisio kasuak hasi dira azaleratzen. Osasun neurriak bermatzeko baliabideak planifikatu eta lehenbailehen helarazi ezean, gure eskoletan handitu egingo dira kutsatze arazoak”. Hori horrela, “plan integrala” eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Ikasturte “seguru” eta “adostua” lortzea xede, urriaren 2rako mobilizazio gehiago iragarri dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 18:00etan.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.