EAEko eskoletan generoa lantzeko plana aurkeztu du Hezkuntza sailak

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hezkidetza lantzeko eta eraso sexistei aurre egiteko plana jarriko du martxan EAEko ikasgeletan. Besteak beste, “genero eta gizarte eraldaketa” ikasgaia bultzatuko du.


2013ko urriaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ikasleak eskubide berdintasunaren aldeko murala margotzen. Argazkia:Deia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurtengo ikasturtean hasi eta 2015-2016 ikasturtera bitarte ezarriko dute egitasmoa. Hasieran, hamar ikastetxetan proba-pilotuak egingo dituzte. Gero, EAEko gainontzeko ikastetxeetara zabalduko dute.

Hainbat neurri proposatzen ditu planak hezkidetzan oinarritutako hezkuntza lortzeko bidean. Besteak beste, “generoa eta gizarte eraldaketa” ikasgaia hurrengo ikasturtean sartzea; eduki sexistarik bultzatzen ez duten argitaletxeak saritzea; curriculuma aztertu eta emakumeen presentzia handitzea; eta gelatan ematen den sexualitate heziketa berritzea.

Egitasmoa ekainean aurkeztu zuen Cristina Uriarte hezkuntza sailburuak. Geroztik, interneten zintzilikatuta dago planaren behin behineko zirriborroa. Herritarrek parte hartzeko eztabaida saioa ere ireki zuten, hiru astez. Osotara, bost iruzkin jaso ditu zirriborroak: erabiltzaileek egindako hiru eta Hezkuntza sailak egindako bi.

Behin betiko plana hilaren 30ean aurkeztuko du Hezkuntza sailak, Emakundek Bilbon antolatutako “Berdintasunareako gunea” izeneko jardunaldietan. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude