EAEko aurrekontuak onartuko ditu PPk, EAJ eta PSEk sozietateen zerga jaitsi ondoren

  • Sozietateen zerga jaistea adostu izana begi onez ikusi du Alderdi Popularrak. Bigarren urtez jarraian EAEko aurrekontuak babestuko ditu Alfonso Alonsoren alderdiak.


2017ko azaroaren 28an - 11:24
Arg: PAULINO ORIBE/ARABA PRESS Arg: PAULINO ORIBE/ARABA PRESS
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAJ eta PSEren gobernuak aurrera aterako ditu 2018. urterako aurrekontuak. Alderdi Popularraren laguntza lortu dute, sozietateen zerga %28tik %24ra jaistea adostu ostean. Oraindik ofiziala ez bada ere, denbora kontua da akordioaren berri izatea. Asteazkenean amaituko da aurrekontuari zuzenketak aurkezteko epea eta Alderdi Popularrak esana du, akordioa, epe hori amaitu aurretik itxi nahi duela.

Korapilo nagusia Arabako Batzar nagusietan dago. Bertan EAJ eta PSE daude agintean, baina ez dute gehiengo osorik. Arabako aurrekontuak onartu ahal izateko, EH Bildu edo PPren laguntza behar dute bi alderdiek. EAEko aurrekontuekin bezala, Arabakoak aurrera ateratzeko PPren laguntza nahi dute EAJ eta PSEk. Iñaki Oiartzabal Arabako PPko buruak, ordea, bereizi egin ditu bi negoziazioak, bere ustez ez baitute inolako loturarik. “Kromo trukerik” ez dutela onartuko gaineratu du.

Madrilgo aurrekontuei dagokienez, momentuz EAEn Alderdi Popularrak aurrekontuak babestu izanak ez du eragingo EAJk Espainiako Estatuko aurrekontuen inguruan duen jarreran. EAJk esana du ez duela inolako aurrekonturik babestuko Madrilen, Kataluniak zilegi dituen instituzioak berreskuratu arte behintzat. Ideia hori indartu zuen bart Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak.

Zenbait hedabidek aurreratu dute ordea, La Vanguardiak esaterako, EAJk urtarriletik aurrera Espainiako aurrekontuak babesteko aukera mahai gainean duela, abenduaren 21eko hauteskundeak igaro ostean. Bigarren urtez jarraian EAEko aurrekontuak aurrera aterako dituzte, EAJ, PSE eta PPk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
2023ko urtarrilaren 9
Zenbakiak

Eguneraketa berriak daude