Donald Trumpen “gainean” salto egiteko aukera emango du Getxophotok

  • Estatu Batuetako presidente ahalguztidunaren aurpegia inprimaturik daukan koltxoneta erraldoia Getxophoton hartuko du lurra, irailaren 6tik 9ra arte. Hala, gura duenak bere gainean jauzi egin ahal izango du, Getxo Antzokian. Lehenengo egun bietan 17:00etatik 20:30era izango da ordutegia; eta azken egun bietan 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abuztuaren 10ean - 08:45
Argazkia: Getxophoto
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kessels eta Thomas Mailaender-ek Lurreko pertsonarik boteretsuenaz mendekatzeko aukera katartikoa eskaintzen dute, denbora-tarte labur batez bada ere. Tranpolinetik Donald Trump-en erretratu erraldoi bat duen koltxonetara salto egiterakoan, instalazio interaktibo eta lotsagabearen parte bihurtuko dira bisitariak. Gainera, argazkiak egiteko aukera ere egongo da, argazkilaritza-estudio ez ortodoxo horretan.

 

Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Eguneraketa berriak daude