AEBak 80.000 hildakora iritsi diren egunean, Trumpek ika-mika izan du kazetariekin eta Txina salatu du berriz

  • AEBetako presidentea nazioarteko prentsan agertuko da, beste behin ere. Kasu honetan, prentsaurreko batean CNN hedabideko kazetariek egindako galderei erantzun nahi ez izateagatik. Kazetariak galdetu dio ea zergatik ulertzen duen lasterketa bezala koronabirusaren krisia. Donald Trumpen erantzuna: “Galdeiozu hori Txinari”.


2020ko maiatzaren 12an - 12:08
Donald Trump prentsaurreko batean. Argazkia: La Vanguardia.

AEBetako presidenteak astero egiten duen prentsaurrekoan, herrialdeko datuak eman ostean, galderen txanda hasi du. CNNko kazetariaren txanda heltzean, honek galdera garbia egin dio: “AEBak munduan test gehien egiten dituen herrialdea dela diozu. Baina zergatik ematen diozu horrenbesteko garrantzia besteak baino hobeak izateari, egunero jendea hiltzen ari bada?”.

Jendea munduko leku guztietan hiltzen ari dela erantzun du Trumpek, eta galdera hori ez liokeela berari egin behar: “Beharbada Txinari galdetu beharko zenioke”, esan dio hazpegi asiarrak dituen kazetariari. Erantzun horrekin pasa dio txanda hurrengo kazetariari, baina aurreko kazetariak bere horretan jarraitu du. “Zergatik esan didazu niri, espreski, Txinari galdetzeko?”.

Donald Trumpek, orduan, hurrengo kazetariaren txanda ere salto egiteko imintzioa egin du. Baina kazetarien galderei ez erantzuteko hautua egin du azkenean, eta prentsaurrekoa amaitutzat eman du kazetarien galderak erantzun gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude