20,5 milioi euro gutxiagoko poltsa izango du EAEko Diru Sarrerak bermatzeko Errentak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialen bozeramaileak iragarri duenez. 2020ko aurrekontu proiektuan bere saileko kontuak zein izango diren esplikatzeko Legebiltzarrean emandako azalpenetan, laguntza soziala eskatzen duen gutxiago dagoela argudiatu du. Baina letra txiki asko dauka auzi honek.
Espainiako hauteskundeen osteko giroak arreta informatibo ia guztia bereganatu duenean esplikatu ditu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialen sailak datorren urterako bere asmoak, tartean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) diru-partida 20,5 milioi gutxiagokoa izatea.
Artolazabal sailburuak azaldutakoaren arabera, laguntza horren eskatzaile kopurua jaitsi egin da eta horrek justifikatuko luke erabakia. DSBEtik “aurreztuko” duten diru hori kolektibo sozial zaurgarrienei bideratuko zaiela ere azaldu du.
Baina nola da posible DSBEa eskatzen duten pertsonen kopurua jaistea, ESK sindikatuaren datuen arabera EAEn 194.000 lagun baino gehiago pobrezia arriskuan daudenean? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren %9,1 daude larrialdi ekonomikoan, baina haien egoera pixka bat arintzen lagunduko lukeen errentari guraizeak sartzeko asmoa dute Jaurlaritza osatzen duten EAJk eta PSE-EEk.
EAEko Legebiltzarrean DSBEa erreformatzeko proiektua abian jarri dute berriz ere 2019an, PPren babesarekin –alderdi hau izan zen laguntza sozialak jo-puntuan jarri zituena, Javier Marotoren kutsu xenofoboko kanpaina baten bitartez–.
Erreforma hori gauzatuko balitz, DSBEa eskatzeko aukera daukaten pertsonen kopurua asko gutxituko litzateke, baina ez premia faltagatik, legeak ateak itxiko dizkielako baizik: etxe bakoitzean DSBEa jaso dezakeen pertsona bakarra baimenduko luke erreformak, adibidez.
Lege-aldaketak ezarri nahi duen ikuspegiaren arabera, etxe berean bizi diren pertsona guztiek “bizikidetza-unitate” bat osatzen dute, haien arteko familia-harremanik egon ez arren. Gainera, ez ditu kontuan hartzen etxebizitza berean familia bat baino gehiago bizi daitezkeela, hain zuzen baliabide ekonomikoen eskasiagatik.
Bestalde, DSBEarengatik jaso ahalko litzatekeen kopurua gutxieneko soldatarekin loturarik ez duen modu batean kalkulatuko litzateke aipatutako erreforma indarrean sartuko balitz.
Aldatu nahi duten beste atal bat kontrol-mekanismoena da: datuak eskuan DSBEa jasotzen dutenen artean iruzur kasuak oso txikiak izan arren, laguntza eskatzen dutenen gainean galbahe estuagoak jarri nahi ditu Jaurlaritzak.
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak emandako datuek erakusten dutenez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) gaizki jasotzen duten herritarren artean apenas dago iruzurrik, eta gehien gehienean administrazioaren tramitazio atzerapenek eragindakoak dira. Ordainketa horiek gero... [+]
ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]
Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]
Haurrak dituzten bi familia kaleratzeko duen asmoagatik ikatza bota dute Bilboko Santander banketxeko egoitzetako batean. EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosentzat ere izan dute ikatzik Olentzerok eta Mari Domingik, adostu duten Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak... [+]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IUk: prestazioa jasotzeko malgutasun handiagoa eta eskatzaileentzat diru gehiago iragarri dituzte EAEn. Baina diru kopuruan, baldintzetan eta gestioan sakonduz gero,... [+]
Jaurlaritzak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-proiektua onartu du eta Legebiltzarrean aurtengo urte bukaerarako onartuko dela espero da. Jaurlaritzaren esanetan, lege berriak jende gehiagori emango dio estaldura eta prestazioa jasotzen duen... [+]
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera onartu du Espainiako Gobernuak, EAEn eta Nafarroan lehendik ere daude DSBE eta Errenta Bermatua zeuden. Hala ere, milaka dir halako errentarik gabe geratuko direnak, desberdintasun sozialak maila asko baititu: generoan, nazionalitatean,... [+]
LAB sindikatuak adierazi du gizarte segurantzak hartu duela beregain berez zerbitzu sozialen eskuduntza den gutxieneko diru-sarreren errenta. Hego euskal herritarrentzat ez dakarrela onurarik azaldu du, eta burokratizazioa gehitzea ekarriko duela, "jasotzaileen... [+]
Diru sarrera aldetik baldintzak betetzen dituzten herritar askok ez dutela Espainiako Gobernuak onartutako errenta jasotzerik izango eta 462 eurok ez duela inor miseriatik ateratzen adierazi du Bazterkeriaren Aurkako Argilan-ESK plataformak.