Diru publikoz 24.000 euro baino gehiago ordaindu ditu Irungo alkateak jatetxetan, Elkarrekin Podemosek salatu duenez

  • Irungo Udaleko kontabilitate ofizialean, alkateak diru publikoz ordaindutako 500 eta 800 euroko bazkariak atzeman ditu oposizioko alderdiak, baita 1.200 euroko ordainketak ere egun bakarrean. Krisi ekonomikoaren urte gogorrenetan luxuzko jatetxeetan diru publikoa xahutu izana salatu dute.


2019ko apirilaren 9an - 11:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Kontabilitatean agertzen diren otordu horien fakturak, motiboak eta parte hartu zutenen izenak 2016tik eskatzen daramala eta erantzunik ez duela jaso kritikatu du Elkarrekin Podemosek. José Antonio Santano PSE alderdiko alkatearen jarrera “guztiz onartezina” eta “politikoki zentsuragarria” dela gaineratu dute. Gardentasun falta ere egotzi diote.

Lotura honetan bildu dituzte atzemandako ordainketa guztiak.


Kudeaketa publikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.