Diputatu presoak kargugabetu ditu Kongresuko mahaiak, PSOEren, PPren eta Ciudadanosen aldeko bozkarekin

  • Kargugabetze “automatikoa” jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak. Kongresuak lau diputatu gutxiagorekin aritzeko aukera zabalik uzten dute Kongresuko legelariek, gehiengoak eraldatuko lituzkeena.


2019ko maiatzaren 24an - 13:56
Meritxell Batet sozialistak jakinarazi du erabakia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oriol Junqueras, Jordi Sánchez, Jordi Turull eta Josep Rull ez dira jada Espainiako Kongresuko diputatuak. Kongresuko mahaiak erabaki du PSOE, PP eta Ciudadanos alderdietako ordezkarien aldeko bozkarekin eta Podemosen aurkakoarekin. PSOE eta Podemosek gehiengoa dute mahaian. Mahaia Kongresuko legelarien txostena jaso ondoren bildu da erabakia hartzeko. Legelariek diputatu presoak kargugabetzearen alde egin dute.

Asteazkenean, Kongresuaren presidentetza hartu berritan, Meritxell Batetek Epaitegi Gorenari bideratu zion auzia, erabakia juridikoa izanik botere judizialak hartu behar zuela argudiatuta. Ostegun goizean Manuel Marchenak zuzen eta lehor erantzun zion Bateti, eskumena Kongresuarena dela adieraziz. Kongresuko mahaiak kamerako zerbitzu juridikoei aholkua eskatzea erabaki zuen PSOE eta Podemosen aldeko bozkekin.

Kongresuko gehiengoak eraldatzeko arriskua

Legelariek Prozedura Kriminalerako Legearen 384bis artikulua aplikatzea proposatu dute, ez kameraren barne araudia. Kongresuko mahaiari adierazten diote kargugabetzeek dirauten bitartean bere eskumena dela Kongresuak izango dituen diputatu kopuruaren inguruan erabakitzea. Horrek ateak zabalik utziko lizkioke 346 diputatuz osatutako Kongresu bati (egun 350 dira). Gehiengoen jokoa nabarmen aldatuko luke erabaki horrek, PSOEri gobernagarritasunerako aukera berriak zabalduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainia
Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-07-24 | Estitxu Eizagirre
Beste itzalaldi bat saihesteko eta negozio elektrikoa berpizteko dekretuari ezezkoa eman dio Espainiako Kongresuak

7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


Etorkinen aurkako “ehiza-gau” antolatuak egin dituzte Espainiako herri batean, inpunitate osoz

Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


2025-06-30 | Behe Banda
Madril A, Madril B

Bécquer no era idiota ni Machado un ganapán… Hogeita hamabost gradutan eta Gabinete Caligari-ren Camino Soria entzunez igaro dut bidaiaren gehiengoa, errepide ertzean noizbehinka agertzen diren zezen beltz erraldoiei agur eginez. Laugarren orduan sartzear,... [+]


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Eguneraketa berriak daude