ARGIA.eus

2021eko apirilaren 21a
Wikileaks

Dilma Rousseff Brasilgo presidentea ere zelatatu dute AEBek

  • AEBetako NSA Segurtasun Agentziak Dilma Rousseff Brasilgo presidenteari eta bere gobernuko  kideen beste 29 telefonotan egindako entzuketen berri eman du Wikileaksek, joan den larunbatean filtratutako dokumentuan.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai
2015eko uztailaren 06a
Rousseff-ek jasan duen espioitza ilustratzen du Carlos Latuff komikigileak egindako zinta honek.

Rousseff Barack Obama AEBetako presidentearekin bildu eta bost egunera publikatu da Wikileaksen informazioa. Bi herrialdeen arteko elkarrizketak 2013tik etenda zeuden, hain zuzen ere, AEBek Brasilgo Gobernuari egindako entzuketa batzuen ondorioz.

Wikileaksek ez du azaldu entzuketak noiz egin ziren. Hala ere, dokumentuaren arabera, NSAk  Brasilgo presidenteaz gain, bere laguntzaileak, idazkaria eta bulego-zuzendaria ere zelatatu dituzte, baita hegazkin presidentzialaren telefonoa ere. Gainera, Brasilgo atzerriko enbaxadetan ere entzuketak izan direla aditzera eman dute, Berlinen, Parisen, Bruselan eta Genevan.

Wikileakseren iritziz, Washingtonek ez zuen soilik Rousseffen berri izan nahi: “Brasilen aurka espioitza ekonomikoan oinarritutako” kanpaina abiaraztea da asmoa. Entzuketetan kontrolatu ziren telefonoen artean Brasilgo ekonomia kudeatzen duten arduradunak daudelako iritsi da ondorio horretara filtrazioengatik ezaguna egin den erakundeko buru Julian Assange.

Joan den hilabetean Wikileaksek argitaratu zuenez, NSAk Frantziako azken hiru presidenteak ere zelatatu ditu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Espioitza  |  Brasil  |  Wikileaks  |  NSA

Espioitza kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude