Klik. Interneten barruan nago. Segundo bateko kontuan mugarik gabeko bidaia bati hasiera eman diezaioket. Eguna korrika eta presaka alde batetik bestera eman ondoren, gutako geroz eta gehiagok pantaila bati begira amaitzen dugu eguna. Sofaren biguntasunak dakarkigun lasaitua baliatzen dugu, erritmo frenetikoan bizitzearen ondorioz ihesi zaigun denboran egin ahal izan ez ditugunak egiteko: informazioren bat kontsultatu, astebururako plana lotu eta, beste zenbaitetan, baita online zerbait erosi ere. Teknologiaren garapena beti lotu izan da aurrerapenarekin, erosotasunarekin eta hobekuntzarekin, baina denak ez dira abantailak, baditu bere arriskuak ere, eta ez dira gutxi. Hor dago arrakala-digitala, hor isolamendu-arriskua eta indibidualismoren suspertzea, hor kontrolatuak izatearen kontrol-eza, hor lan-baldintzen prekarizazioa.
Prekaritatearen hariari tiraka, merkataritzako lan-baldintzetan digitalizazioa izaten ari den eragina datorkit gogora. Azken boladan ELAn oso gertutik bizi behar izan ditugu hainbat multinazionalek abian jarri dituzten eraldaketa prozesuak. Logika kapitalistan oinarritutako kontsumo eredua oso errotuta dago gure gizartean aspalditik. Modak agintzen du eta atzokoa jada zaharra da gaur. Berrikiago, pandemiak gure bizitzak goitik behera baldintzatzen dituenetik, logika hori areagotu egin da eta kontsumo ereduari dagokionean, online salmenten gorakada beldurgarria izan da. Merkatuaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren 2020ko txostenaren arabera, salgaien merkataritza-elektronikoa %53 hazi zen 2019arekin alderatuta eta epe berean txikizkako merkataritzak %7,9 egin du behera. Online erositako salgaien %51 atzerriko enpresetakoak dira; ordenagailutan eta ehungitzan zifra hori %90era iristen da. Azken hamarkadan merkataritza elektronikoaren pisua hamarkoiztu egin da eta, aurreikuspen guztien arabera, datozen urteotan gora egiten jarraituko du. Inditexek, adibidez, 2025erako bere salmenten %25 online izatea nahi du. Ecommerce, omnikanalitatea, erakusleiho-dendak, autokobrantza-kutxak eta beste hainbat termino merkataritza-estrategia eztabaidaezin gisa erabiltzen dira sektoreko zuzendari nagusien ahotan. Eta estrategia horrek ez du atzera bueltarik, hori ukaezina da. Badago, ordea, zer eztabaidatu, badago zer hausnartu. Digitalizazioarekin hainbat lanpostu suntsitu nahiko dira eta, horren aurrean, iritsi da izenburuko galderaren lehen spoilerra partekatzeko unea: merkataritzan ez dago inor soberan, dio ELAk.
Dagoeneko Inditex, Douglas, H&M, Tendam Retail (Cortefiel) bezalako taldeek gauzatu dute digitalizazioren ondoriozko eraldaketaren lehen etapa (lehena diogu, eraldaketa hau hasi besterik ez delako egin). Dendak itxi dituzte eta enplegua suntsitu edota are gehiago prekarizatu dute. Etsigarriena, estatuko sindikatuen adostasunarekin egin dutela. Beste apunte bat: digitalizazio eredu horrek genero-inpaktua du. Merkataritzako sektorea oso feminizatua da eta enplegu gehienak lanaldi partzialekoak dira aspalditik. Hala ere, lanaldi osoko lanpostu gutxiak partzial bilakatzeko baliatu nahi izan dituzte prozesuok. Hori guztia, sekulako irabaziak pilatzen ari diren bitartean (Inditexek 3.500 milioi eta H&M-k 1.200 milioi 2019an). Bigarren spoilerra: soberan daudenak irabaziak dira. Soberan, badelako garaia irabaziok posible egiten dituzten langileengana iristeko. Izan ere, lanpostu berriak sortuko dira, baina seguruenik ez dira izango suntsituko direnak bezainbeste, horregatik, gakoa da zer lan-baldintza izango dituzten sortzen diren eta mantentzen diren lanek.
ELAk garbi dauka trantsizio honek langileontzako bermeak izan ditzan, antolakuntza, borroka eta negoziazio kolektiboa direla bidea. H&M-n 55 eguneko greba egin genuen eta estatu mailako prozedura bat baldintzatzea lortu genuen. Ekainaren 25ean ELAk eta LABek greba eguna deitu genuen EAEn (estatu mailan lehena) beste digitalizazio eredu bat aldarrikatzeko. Eman beharreko hurrengo urratsak ere definitu ditugu. Merkataritzako hainbat hitzarmenetan ELAK gehiengo zabala du eta negoziazio kolektiboaren bidez aurrea hartu nahi diogu egoerari. Batetik, kategoria berriak arautu beharko ditugu eta lanpostu horiei herrialdeetako hitzarmenak aplikatuko zaizkiela bermatu; bestetik, partzialitatearen areagotzea eteteko, besteak beste, gutxieneko lanaldiak ezarri nahi ditugu; azkenik, urteko lanaldia nabarmenki jaitsi nahi dugu online fakturazioak pisua duen enpresetan. Azken hau, lanaldia murriztearena, funtsezkoa da digitalizazioak dakarren eraldaketa enpleguaren kontura egin ez dadin. Online salmentaren bidez enpresek irabaziak biderkatuko badituzte, zer hoberik presaka bizi garen garaiotan bizitza pertsonalerako denbora gehiago izatea baino.
Behin bizitza pertsonala aipatuta, esan beharra dago digitalizazioaren ondorioak ez direla lan-munduan agortzen, alabaina, bizitzaren hainbat esparrutara hedatzen dira. Ikuspegi ekologikotik, adibidez, atzerrian erosten ditugun salgaiak garraiatzean aztarna ekologiko jasangaitza sortzen ari gara. Hizkuntzaren erabilerari dagokionean ere, pertsonon hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak hartzea ezinbestekoa da. Herri eta auzoen ereduari eta herritarron harremanoi bete-betean eragingo dio denden itxierak (marka handietakoak gehiago irabazteko itxiko dituzte eta merkatari txikiek ezin dutelako baldintza horietan lehiatu). Soberan zer dagoen aurreratu dugu jada, baina zer dago faltan? Hasteko, faltan dago esku-hartze publikoa. Hau guztia gertatzen ari den bitartean EAEko eta Nafarroako Gobernuek ezin dute beste alde batera begiratu, euskal produktoreak eta kontsumitzaileak zuzenean harremanetan jartzeko estrategia bat diseinatzea ardura politikoko kontu bat da. Faltan dago guzti honetaz gizarte gisa hausnartzeko espazio bat ere, eta hutsune hori bete nahian ari dira/gara hainbat eragile.
Iritzi artikulu honek eta gaurko egunak eskutik bukatuko dute. Gaurkoa ez da salbuespena izango, sofaren bigunean amaituko dut eguna pantailari begira; baina ez dut online ersoketarik egingo, Euskal Herri Digitalaren lehen manifestua irakurtzeko tartea hartuko dut, IPES, Olatukoop, TEKS, Ipar-Hegoa, Iratzar eta Manu Robles-Arangiz fundazioetako ordezkariek gidatzen dutena. Urriaren 15ean, antza, jardunaldi bat antolatuko dute ziberburujabetzari buruzko eztabaida publikoa sustatzeko. Han egongo naiz. “Manifestua sinatu”. Klik.
* Mirari Irure Espín ELA-Zerbitzuak federazioko arduraduna da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]