Derrigorrezko zerbitzu militarra berrezarriko duela adierazi du Macronek

  • Frantziako presidente Emmanuel Macronek Toulmn itsasontzi baseko militarren aurrean adierazi du derrigorrezko zerbitzu militarra berrezartzeko asmoa, Le Nouvel Observateurrek aditzera eman duenez. Hala iradoki zuen hauteskunde kanpainan, baina orain arte ez zuen argipenik eman.


2018ko urtarrilaren 19an - 14:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hauteskunde kanpainan adierazitakoaren arabera, soldaduzkak hilabeteko iraupena izango luke eta horri esker "frantziar guztien batasuna eta kohesioa sustatatzeko" baliagarria izango litzateke.

1997an indargabetu zuten Frantziako Estatuan derrigorrezko zerbitzu militarra, Jacques Chirac presidente ohiaren eskutik.

 


Militarismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.