Derioko seminarioa linboan: zergak, lizentziak eta beste irregulartasun batzuk

  • Elizak ez du ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzen eraikinean dauden 83 enpresengatik. EH Bilduk salatu duenez, segurtasun arloan ere urteak eman ditu araudiak derrigortzen dizkion lanak egin gabe.


2019ko urriaren 29an - 17:09
Jatetxe bat, hotela eta dozenaka enpresa barnebiltzen ditu Derioko seminarioaren enpresa-guneak (arg.: Seminario Jatetxea)

Derioko seminarioak 54.000 metro koadro ditu, Bizkaiko eraikin erlijioso handiena izan zen bere garaian, eta orain Txorierriko enpresa-gune garrantzitsua bihurtu da: dozenaka enpresa eta bulego daude alokairuan. Baina Eliza Katolikoak, hortik etekinak aterata ere, ez du jarduera ekonomikoagatik ondasun higiezinen gaineko udal zerga (OHZ) ordaintzen.

Hala salatu du Derioko EH Bilduk, enpresari batek padel pista berri batzuk jarri nahi dituela-eta. Udalean gehiengo osoa duen EAJk argudiatu du Eliza salbuetsita dagoela zerga hori ordaintzera; aste honetako udal plenoan azalpen gehiago eman beharko ditu baina.

Seminarioak apaizgaitegi bezala ateak itxi zituen 70eko hamarkadan, baina geroztik jarraitu du Bilboko Gotzaindegiaren jabetzakoa izaten, eta 1992an hasi zen enpresei lokalak alokatzen. EH Bilduko zinegotzi Jose Angel Aurrekoetxeak ARGIAri azaldu dionez gutxienez 2008tik ari dira eraikinean gertatzen diren irregulartasunekin bueltaka.

Derioko EH Bilduk urteak daramatza irregulartasunen inguruko informazioa eskatzen. Jabetu ziren ia enpresa guztiak lizentziarik gabe zeudela, gotzaindegiak ez baitzeukan larrialdi planik ez eta horretarako obrarik eginda ere

Jabetu ziren ia enpresa guztiak lizentziarik gabe zeudela, gotzaindegiak ez baitzeukan larrialdi planik ez eta horretarako obrarik eginda ere. Urteotan pasabideak araudira moldatu dituzte, “baina lokalen barruan egindako lanen berririk ez daukagu”, dio zinegotziak. Kexu da udal gobernuak informazioa oso pittinka eta modu “eteroan” helarazten dielako.

Seminarioa 83 enpresaren eta beste lokal ugariren egoitza da egun: aholkularitza, teknologia eta baita elikadurakoak ere. Horrez gain, jatetxea eta 70 gelatako hotela dauka, eta haren jabe bakarra da Administradora de Inmuebles Seminario SL, eraikin osoa kudeatzeko Bizkaiko Gotzaindegiak sorturiko sozietatea –Juan Manuel Seco Escartin ingeniari eta gotzaindegiko idazkari nagusia da horko administratzailea–.

Elizbarrutiko artxiboa ere Derioko seminarioan dago, baina Bilbora eramateko asmoa dute, Mutualiarekin batera egin nahi duten Barrainkua kaleko eraikin polemikora. Denera 1.200 lagun ari dira lanean Derioko “enpresa gune estrategikoan”, bere webgunean ageri den moduan.

Milaka euro ordaindu gabe

Derioko Seminarioko enpresen egoera berriz ere mahairatu da, inbertitzaile batek kirol gune erraldoi bat eraiki nahi duela jakin denean. Ia bost milioi euroko proiektua da eta gimnasio handi bat, futbol zelaiak, golf eskola eta padelean aritzeko 18 pista izango lituzke –orain daudenek ez dituzte gutxieneko osasun-arauak betetzen–. Baina udalak orain arteko irizpideari eutsiz gero, gotzaindegiak ez luke instalazio horregatik OHZrik ordaindu beharko.

 

 

Golf eta padel pistei loturiko enpresen proiektu batek mahairatu berriz ere Elizak ez duela higiezinen zerga ordaintzen (arg: Padel Bizkaia)

 

 

Gaia aste honetako udal plenoan eztabaidatuko dute berriz ere, eta EH Bilduk bakarrik ez, PSEk ere Elizari zerga hori kobratzeko mekanismoak martxan jartzea eskatuko du, El Correo egunkariak argitaratu duenez. Zenbait kalkuluren arabera, baliteke Gotzaindegiak urtero ehun mila eurotik gora zor izatea.

Elizak OHZ ordaintzeko eskariak ugaritzen ari dira Espainiako Estatuko beste zenbait tokitan ere. Vatikanoarekin 1979an sinaturiko hitzarmenean babesten da administrazio eklesiastikoa, bere eraikin erlijioso edo sozialengatik zerga ez ordaintzeko: “Baina hitzarmenean garbi esaten da ikastetxeak edo ospitaleak daudela salbuetsiak, ez enpresak. Legez kanpoko zerbait da eta prebarikatzen ari dira”, dio Aurrekoetxeak, eta gogorarazi du Francisco aita santuak berak iradoki duela Elizak zerga hori ordaindu beharko lukeela, Italian egiten duen moduan.

Derioko alkate Esther Apraiz (EAJ) mezenasgoaren foru arauan oinarrituriko udal txosten batera joaz azaldu du Gotzaindegiari seminarioko jarduera ekonomikoengatik ez kobratu izana. Espainiako Auzitegi Gorenaren bi sententzia aipatzen ditu txosten horrek, salbuespenaren aldekoak biak, baina EH Bildurentzat “ez dira hemengo kasua bezalakoak”.

Elizaren "aterkipeak" eraikinari ematen dien malgutasunaz aprobetxatzea leporatzen die Gotzaindegiari eta Derioko Udalari EH Bilduk, eta denek zerga berdinak ordaindu beharko lituzketela uste du, seminarioaren linboan daudenek ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
MIKEL EPALZA: Hankak lurrean dituen itsastar apeza
“Pulpitutik mintzo den apezak uste du egia baduela, nik uste dut isiltzen ikasi behar dugula”

Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]


Patriarkatua aurkitu dute?

Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]


Robert Prevost estatubatuarra izango da aita santu berria, Leon XIV

"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Zein izango da Frantziskoren legatua?

Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.

Era berean,... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Betharramen jasandako indarkeria fisiko-sexualaren biktimak eta ikastetxeko ordezkariak, aurrez aurre

Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]


Eguneraketa berriak daude