Denak Estrasburgora begira, “Parot doktrina”-ri buruzko epaiaren zain

  • Estrasburgon dagoen Europako Giza Eskubideen Epaitegiak gaur emango du behin betiko epaia Ines del Río euskal presoaren kasuari buruz. Estrasburgok atzera bota du Espainiak jarritako helegitea. Erreakzioak biltzen ari gara.


2013ko urriaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Estrasburgok bertan behera utz dezake 197/2006 doktrina.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

11:30etan jakinaraziko du bere erabakia Estrasburgok.

Ines del Ríoren kartzela zigorra luzatzea "irregularra" zela esan zuen epaitegiak 2012ko uztailean eta Espainiak helegitea jarri zuen, del Río bera eta 197/2006 sententziaren ildotik kondena luzatu zitzaien presoak kartzeletan mantendu ahal izateko.

Europako Giza Eskubideen Tribunalak Espainiaren helegitea atzera botako balu zer gertatuko den ez dago argi, joan den astean Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Kongresuan itzulinguruka erantzun baitzion EAJk gaiari buruz egindako galderari.

Bestalde, epaia edozein dela ere, ostiralera arte itxaron beharko da gutxienez zein ondorio dituen ikusteko, orduan bilduko baita Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoa gaia aztertzeko.


'Parot doktrina' kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.