‘De Miguel’ auziko epaiketa gehiago atzeratuko da

  • Fiskaltzaren eta defentsen arteko "negoziazioak" direla-eta, gutxienez urriaren 15era arte ez dira hasiko auzi saioak.


2018ko urriaren 1ean - 11:15
Alfredo de Miguel (eskuinean), Arabako EAJko buruzagi ohia, ustezko ustelkeria sarearen burua (arg.: Foku)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko ustezko ustelkeria sare baten inguruan egin den epaiketa handiena, 'De Miguel' auzia, beste behin atzeratuko da defentsek eta fiskalak hala eskatuta. Epaiketak uda sasoian etena izan ondoren, irailean zen hastekoa akusatuen deklarazioekin. Baina errunduntasuna onartzearen truke zigor eskaera murriztea negoziatzen ari dira eta ondorioz baliteke azarora arte ez berrekitea.

Josu Izaguirre Arabako fiskal buruak onartu du negoziazioa "konplexua" izaten ari direla, auzipetu ugari orain prest daude euren erruduntasuna onartzeko –auzia ireki zenetik ez dute halakorik egin–, baina badira zenbait oraindik euren absoluzioa eskatzen dutenak.

Adi! Arabako ustelkeriaren kontrako elkarteak atzerapen hori salatu du eta esan du auzian zehar fiskalak akusazioa egiteko erakutsitako argudioen sendotasun handiarekin kontraesanean legokeela orain zigor-eskaerak jaistea.

Denera 32 eta 4 urte arteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak auzipetuentzat, horietako asko EAJko kargu ohiak edo alderdi horri estuki lotuak. Adi!-k, hain zuzen, jeltzaleek auzipetu horiei emandako babesa salatu du eta esan du halako kasuak ez direla salbuespena: "Fiskaltzari eskatzen diogu azkeneraino joan dadila, erortzen dena erortzen dela ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!