Hurrengo gobernuaren lana izango da D eredua Nafarroa osora eramatea

  • Otsailaren 19an Nafarroako Legebiltzarrak urrats handia eman zuen Euskararen Legea aldatu eta D eredua Nafarroako eremu ez euskaldunera zabalduz.


2015eko maiatzaren 21an - 15:36
Fontellaseko Argia ikastolako haurrak. (Arg.: Argiaikastola.net)

 Ezkerra, Geroa Bai eta PSNk egindako proposamena izan zen. EH Bilduko indarren aldeko botoa jaso zuen eta UPN eta PPN aurka agertu ziren:  27  boto alde  eta 23 aurka. Berez, Euskararen Legeak ez du esaten ezin denik euskarazko irakaskuntzarik izan eremu ez euskaldunean, baina PSNk ez du inoiz ahalbideratu hori posible izatea.  

Lege aldaketa otsailean indarrean jarrita, pentsa zitekeen ez zela erraza izango hurrengo ikasturterako aukera abian jartzea, baina nahiko balitz bistan da posible litzatekeela: irakasleak badira, eskolak ere bai eta jakin beharreko garrantzitsuena da ea zenbat haur diren prest D ereduan matrikulatzeko. Orotara hartuta prest asko egongo dira seguruenik, baina lekuan lekuko gelak betetzeko adina bai? Edo bestela esanda, zenbat haur beharko lirateke Nafarroako Gobernuak gela bat ireki dezan? Parlamentuak Nafarroako Gobernuaren esku utzi du hori arautzea.

Eremu euskaldunean administrazioa behartua dago euskaraz ikasi nahi dutenei lerro hau irekitzera, gaur egun 5 ikaslerekin irekitzen ei da gela. Baina gelako behar diren ikasle kopuruen inguruan kontuak ez dira batere argiak. 1988ko dekretu baten arabera, eremu mistoan 15 ikasle behar ziren euskarazko gela bat irekitzeko landa eremuetan, hiriguneetan aldiz –2.500 herritarretik gora– 20 behar ziren.

Argi dagoen bakarra da hurrengo ikasturtean ez dela izango posible eremu ez euskaldunean euskarazko ereduren batean ikastea eskola publikoan. Hortik aurrera dena ilun, besteak beste hauteskundeak direlako tartean eta dekretu berria gobernu berriak egin beharko duelako. UPNk, hala ere, bere kartaren bat erakutsi du. Eremu mistoko Abartzuzan ez du utzi 10 umeko gelarik osatzen D ereduan, eta gutxienez 15 ikasle eskatu ditu.

Arazoak ikastolei?

D ereduaren zabalkundeak, alabaina, arazoak ekar diezazkieke eremu ez euskalduneko ikastolei, eremu hartan euskarazko irakaskuntzaren zutoin izan diren hezkuntza zentroei. Tafalla,  Zangoza, Viana, Irunberri , Lodosa eta Fontellaseko ikastolak dira hauek eta gaur egun ia 1.100 ikasle dituzte. Bitxia izan zen, ohikoan trabak jartzea dizkionean, Euskararen Legearen aldaketaren unean UPN ikastolen defendatzaile sutsua bihurtu zen, eremu ez euskaldunean euskarazko irakaskuntza bermatzeko ikastolak nahiko zirela ozen aldarrikatuz.

Edozein modutan, oso posible da lehen une batean behintzat ikastola hauek eraginen bat izatea matrikulazioetan eta halakorik gertatzen bada Nafarroako Gobernuaren laguntza beharko dute arazo larririk izan ez dezaten. Bitxia bada ere, oraingoan arazoak euskararen garapenetik etor daitezke. Batek daki nola garatuko den D eredua, baina edozein eratan, krisia izatekotan euskararen hazkunde krisia litzateke, eta halakoen ondoren, egoera egonkortu eta indartzea litzateke logikoena, bai eskola publikoan eta baita ikastoletan ere, baina hori ikusgai da oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude