Abad ministro frantziarrak bortxatu egin zituela salatu dute bi emakumek

  • Frantziako presidente Emmanuel Macronek pasa den ostiralean eman zituen ezagutzera Gobernu berria osatuko duten kideen izenak. Tartean da Damien Abad, Elkartasun, Autonomia eta Pertsona Minusbaliatuen ministro berria. Bi egunera, bi emakumek haren aurkako salaketa jarria dutela argitaratu du Mediapart egunkari digitalak.

     

Damien Abad ministro izendatu berria / Argazkia: Archyde

2022ko maiatzaren 23an - 08:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakume batek salatu zuen, 2010ean, taberna batean edaria eskaini ziola Abadek eta horren ondoren konortea galdu zuela. Biharamunean hotel bateko gelan esnatu zela, Abaden alboan.

Beste emakume batek, ustez, 2011n, sexu-harremanak izan zituen Abadekin, eta emakumeak onartu ez zituen hainbat praktika egin zituen ministroak. 2017an jarri zuen salaketa, baina ikerketa bestelako izapiderik gabe itxi zen, Mediapart egunkariaren arabera.

Agerkari digitalak jakinarazi duenez, politikaren esparruan gertatzen diren Sexu Indarkerien Behatokiak salaketa horien inguruko txostena bidali zien maiatzaren 13an Fiskaltzari, baita Errepublikarrak eta Errepubliko Martxan alderdiei ere.

Abadek ukatu egin ditu akusazioak; adierazi du ezinezkoak zaizkiola praktika horiek egitea, artikulazioak blokatzen dizkion ezintasun fisikoa duelako.

Bestalde, Élisabeth Borne lehen ministroak adierazi du ez zekiela deus, baina justiziak bere bidea berraktibatzen badu, litekeena dela ondorioak izatea. Damien Abad ministro izendatzeak eman du zeresanik, Errepublikarrak alderdiko presidentea baitzen Asanblada Nazionalean. Areriotzat duen alderdiaren Gobernuko kide izateak oihartzun berezia izan du, hortaz.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.