“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

  • Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 21ean - 10:15
Nafarroako Ikastolak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako ikastolen kapitain izanen da hemendik aurrera Oier Sanjurjo. Bide berri horretan Nafarroako ikastolak saretzen segitzeko lan egitea egokituko zaio, besteak beste. "D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz", adierazi du Sanjurjok berak. 

Heldu den urtean 25 urte beteko ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak. Nafarroako hamabost ikastolak osatzen dute. 5.721 ikasle dira orotara, 3.704 familia eta 695 langile.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikastolak
Eguneraketa berriak daude