CUP

CUP eta Ezker Abertzalea batera aurkez litezke Europako hauteskundeetan

  • Europako hauteskundeetara Ezker Abertzalearekin eta “Europar Batasunaren ereduaren aurkako” beste alderdiekin koalizioan aurkezteko aukera aztertzen ari da CUP. Hala adierazi du David Fernandez zerrenda-buruak Nació Digital egunkariak egindako elkarrizketan.


2013ko uztailaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
David Fernandez CUPeko zerrenda-burua (Argazkia: arainfo.org)

“Herrien askapenaren aldeko alderdi ezkertiarrek” osatuko lukete koalizioa: Ezker Abertzalea, CUP, Galiziako ezker independentista, Izquierda Castellana, Corriente Roja, Lucha Internacionalista eta abar. Debatea martxan bada ere, “oraindik ez dute erabakirik hartu”.

Herrialde Katalanetako alderdi nazionalistek osatutako koalizioa “erabat” baztertu du Fernandezek; ERC eta ICV-k ere halakorik nahi ez dutela uste du. “Merkatuen Europaren alternatiba” aldarrikatu nahi du CUPek. Fernandezen hitzetan: “Europar Batasunaren eta euroaren aurka gaude, eta Troikaren menpe gaudela salatzen dugu. Argi dakusagu afera soziala eta nazionala eskutik doazela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CUP
2022-10-30 | La Directa
Anna Gabrielekin elkarrizketa, erbestetik bueltan

Ia bost urte igaro dira Anna Gabriel Sabaté Suitzara erbesteratu zenetik, Jordi-ak eta Kataluniako Gobernuaren zati bat espetxean zirela. Ordutik asko aldatu da egoera: indargabetutako Carles Puigdemonten inbestidura saioa, Quim Torraren izendapena eta inhabilitazioa,... [+]


Ezker Independentista eta CDRak masiboki zelatatu ditu Espainiako Barne Ministerioak

Directa hedabideak eman du argitara espioitza masiboa: Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, "terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz, 50 telefono mugikor kontrolpean hartu ditu, eta besteak beste kaleko jarraipena ere egin die hainbat militanteri. 2017ko... [+]


2022-01-23 | Saioa Baleztena
Mireia Vehí i Cantenys
"PSOEren gobernua egonkortzea nork bere buruari harrika egitea da"

2019an Kataluniak bizi zuen salbuespen egoerak bultzatuta, CUP lehenbizikoz aurkeztu zen Espainiako Estatuko hauteskundeetara bi eserleku lortuta. Mireia Vehí (Vilafant, Herrialde Katalanak, 1985) diputatu eta zerrendaburuak ARGIA jaso du Madrilgo Kongresuan, alderdi... [+]


2021-12-01 | ARGIA
CUPek katalanez baino ez du egingo hedabideen aurrean

Prentsaurrekoak eta edozein motatako parte-hartzeak katalanez eskainiko dituzte Herrialde Katalanetan. Erabaki hori hartu du CUPek Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duelako ikastetxeetan ikasgaien laurdena gaztelaniaz eman behar dela.


2021-10-01 | Axier Lopez
Alde bakarreko bidearen aurka agertu da Kataluniako Parlamentua, U1-eko erreferendumaren urteurrenean

Lau urte bete dira gaur Urriaren 1eko Kataluniako autodeterminazio erreferendumetik. Urteak pasa dira, eta errepresioa tarteko, galdeketa hori sustatu zuten alderdi independentisten jarrerak ere aldatu dira. Ostegunean, aldaketa hori islatuta geratu da Kataluniako Parlamentuan.


Eguneraketa berriak daude