“‘Cuadrilla busca cita’ lehen segundotik azkenera arte eduki sexistetan oinarrituta dago”


2014ko ekainaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lehenengo saioko koadrila eta aurkezlea. Argazkia: EITB.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekainaren 15ean emititu zuen EITBren bigarren kateak Cuadrilla busca cita saioa lehen aldiz eta sare sozialetan hautsak harrotu dira. Kritika zaparrada jaso du saioak gizon eta emakumeen rolez, harremanak ulertzeko moduez, erakusten duen ereduagatik. Euskal Herriko Mugimendu Feministak argitaratu duen idatziak kritika gogorra egiten dio saioari. Haien ustez: “Cuadrilla busca cita’ telebista saioa lehen segundotik azkenera arte eduki sexistetan oinarrituta dago. Zeinetan, maskulinitate eta feminitate eredu hegemonikoen sustapena dagoen oinarrian. Mutilak dira: aktiboak, subjektuak eta neskak, aldiz, objektuak. Saioaren tesirik nabarmenena hauxe da: 'Ez gara pertsona osoak, laranja erdiak gara eta beste erdiaren beharra daukagu'”.

EITBk mugimendu feministak estereotipoak gainditzeko egindako urtetako lana zakarrontzia bota duela dio: “Urte askotako lana izan da Mugimendu Feministarentzat esterotipoei aurre egitea, jendarteari erakustea harreman mota asko daudela, emakumezkoak ez direla objektuak, eta gizonezkoak ez direla subjektu aktiboa izan daitezkeen gorputz bakarrak. Lan guzti hori EITB-k zakarrontzira bota nahi du, bikoteen eredu komertzial eta hutsal bat zabalduz, heteroarau hegemonikoena eta hertsiena sendotuz”.

Mugimenduak adierazi du Emakundek eskatu ziola ETBri saioa kentzeko eta ez dutela jaramonik egin: “Dirudienez, Emakunde lehendik kezkatua zebilen eta EITBri eskatu zion programa mesedez ez botatzeko, berdintasun irizpideen kontra egiten baitzuen, baina EITBko buruek aurrera egin zuten, Eusko Jaurlaritzak berdintasun politikak bermatzeko duen erakunderik garrantzitsuenaren hitzei jaramonik egin gabe. Zertarako sortzen ditu Eusko Legebiltzarrak Berdintasun Legeak (4/2005) eta berdintasunerako erakundeak? Jaramonik ez egiteko? Ez betetzeko?”.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!